Eduki publikatzailea
Maiatzaren 20an egingo da Donostiatruk bigarren eskuko merkatua
Easo plazan, 10etatik 14etara
Datorren larunbatean, maiatzaren 20an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka Easo Plazan egingo da, 10:00etatik 14:00etara arte. Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatutako azoka da, etxeko produktuei beste erabilera bat eman ahal izateko, hondakin bihurtu baino lehen.
Parte hartu eta gero, etxean dauden eta jada erabiltzen ez diren produktuetatik (arropa, liburuak, jostailuak eta abar) onura ekonomikoren bat ateratzeko aukera izango da, baita modu eskuragarriagoan erosteko ere.
Donostiatruken ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.
Gordailu salmenta
Zure objektuak guk saltzea nahi baduzu, antolatzaileen postura ekar ditzakezu goizeko 09:30etik 10ak bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean itzuli behar da dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera. Gehienez 5 objektu utz daitezke.