Eduki publikatzailea
Maiatzeko Artikutzako bisita gidatuak
Maiatzaren 7an, 14an eta 28an egingo dira
Maiatzean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:
- Maiatzaren 7an Enobietako urtegia zenaren inguruan ibiliko gara, presa kentzearen arrazoiak azaltzeko asmoarekin. Urtegia zeharkatu ondoren, Artikutzara itzuliko gara eta hor ibaien ur kalitateaz jabetzeko, froga batzuk egingo ditugu. Ibilbide erraza eta laua izango da, 6 kilometro ingurukoa.
- Maiatzaren 14an Elutsa eta Erroiarri ezagutuko ditugu. Elutsan, Artikutzako basoaren ikuspegiaz gozatzeaz gain, hegazti espezie ezberdinak ikusteko aukera izango dugu. Zailtasun ertaineko ibilbidea izango da, 9 km ingurukoa.
- Azkenik, maiatzaren 28an, Altuetara igoko gara eta jaitsieran Goizaringo burdinola ezagutuko dugu. Txango zaila izango da, 12 kilometro ingurukoa.