Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Lau Haizetako baratze publikoak: zozketaren emaitzak

85 baratze banatu dira 4 taldetan banatuta

Lau Haizetako baratze publikoak 2023ko martxoaren 2an zozkatu dira, eta hauek dira emaitzak:

Lehenengo taldean (18-30 urtekoak), 19 zenbakia irten da. Zortzi baratze zozkatzen ziren talde horretan, eta beraz, 19tik 26 arteko (biak barne) zenbakiak zituztenei banatuko zaizkie. 26tik gorako zenbakiak dituzten pertsonak itxaron-zerrendara pasa dira, egon daitezkeen bajak betetzeko.

Bigarren taldean (31-60 urtekoak), 258 zenbakia atera da. Berrogeita zazpi baratze zozkatzen ziren talde horretan eta, beraz, 258tik 292ra eta 1etik 12ra arteko (denak barne) zenbakiak zituztenei banatuko zaizkie. 12tik gorako zenbakiak dituzten pertsonak itxaron-zerrendara pasa dira, egon daitezkeen bajak betetzeko.

Hirugarren taldean (61 urtetik gorakoak), 38 zenbakia atera da. Hogeita zazpi baratze zozkatzen ziren talde horretan eta, beraz, 38tik 64ra arteko (biak barne) zenbakiak zituztenei banatuko zaizkie. 64tik gorako zenbakiak dituzten pertsonak itxaron-zerrendara pasa dira, egon daitezkeen bajak betetzeko.

Ezgaituen taldean, azkenik, 15 zenbakia atera da. Hiru baratze zozkatzen ziren talde horretan eta, beraz, 15etik 17ra arteko (biak barne) zenbakiak zituztenei banatuko zaizkie. 17tik gorako zenbakiak dituzten pertsonak itxaron-zerrendara pasa dira, egon daitezkeen bajak betetzeko.

Zozketaren emaitzak