Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Klima DSS 2050

Ekintza plana aurkezteko ekitaldia izango da gaur Cristina Enea parkean

Nahiz eta klima aldaketa planeta osoari erasaten dion arazo globala den, beharrezkoak dira hura tratatzeko eskala globaleko eta toki eskalako politikak. Toki eskalako politikek duten garrantzia aitortu zuen 2015eko abenduan, Parisko Goi Bileran, 195 naziok sinaturiko eta onartutako testuak. Ongi etorria egin zieten, besteak beste, klima aldaketaren aurkako borroka honetan hirien, gizarte zibilaren eta sektore pribatuaren parte hartzeari eta lankidetzari.


Testuinguru horretan, klima aldaketari lotutako tokiko estrategia bat landu nahi izan du Donostiak, herritarrak erronka handi horrekin bat egiteko, kolektibo moduan, eta, bide batez, hiriko ingurumen eta gizarte alorreko beste arazo batzuk gainditzeko.


Horretarako, oinarri hartuta, batetik, klima aldaketaren inguruko azken ikerketa eta joerei buruzko azterlan bat eta, bestetik, Donostiako hainbat eragilek parte hartutako prozesu handi bat, Klima DSS 2050 Ekintza Plana egin dugu. Gobernu Batzarrak onartu zuen plan hori aurtengo martxoan.


Orain, ekainaren 14ko 11:00etan, hedabideei aurkeztu nahi die Udalak, Cristina Enea parkean ekitaldi sinboliko baten bidez. Hartan, hagin bat landatuko dute Donostiako alkate Eneko Goiak eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkari Ane Oiarbidek, berotegi efektuko gas gutxiago igortzeko eta Donostia klima aldaketaren eraginetarako egokitzeko denon artean egiten ari garen lanaren ikur modura.