Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Egin konposta etxean

Eskuratu zure konpostagailua dohainik

Lorategia edo baratzea baldin baduzu, etxeko hondakin organikoekin konposta egin dezakezu. Gurekin harremanetan jarriz gero, zure etxera hau guztia eramango dizugu:

- Konpostagailua (muntatzen lagunduko dizugu).

- Aireztagailua.

- Konposta egiteko gida.

- Konposta nola egin erakutsiko dizugu.

Lortzen dugun konposta lorategian edo baratzean erabiltzeko ongarri baliagarria da. Kudeatu beharreko etxeko hondakinen % 40 murrizten dugu.

Gainera, urte osoan zehar konposta egiten dutenek hondakinen bilketari dagokion kuota finkoaren % 50eko hobaria jasoko dute.

Izena emateko: ingurumena@donostia.eus edo 943670249 telefonoan.

Kanpainaren kartela