Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostiak airearen kalitateari buruzko plan bat egingo du

Hiriak Emisio Gutxiko Eremuak izango ditu

Donostiako Udalak, Klima 2050 Planean jasotako helburuen barruan, Airearen Kalitaterako Klima Plana egingo du. Plan horrek, besteak beste, udalerrian emisio gutxiko eremuak sortzea aurreikusten du.

Hala, Gobernu Batzordeak onartuko duen plan honek, 40.000 euroko aurrekontua izango du, eta 9 hilabeteko epea ezarri da. Planak beharrezko koordinazioa ezartzen du Mugikortasun eta Ingurumen sailen artean, izan ere, haien esku geratuko dira:

  • Emisio gutxiko eremu horiek sortzea ahalbidetuko duen esparru juridikoa.
  • Eremu horiek ezartzeko estrategia eta kronograma zehaztea.
  • Hiriko etorkizuneko Mugikortasun Iraunkorreko Planerako oinarriak ezartzea.