Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ekainaren 16an, Bizitruk Easo plazan

Izena emateko epea irekita
Dagoeneko irekita dago ekaineko azokan bigarren eskuko bizikletak saltzeko online izen-ematea.

Bizitruk ekainaren 16an egingo da goizeko 10:00etatik 14:00etara Easo Plazan. Bertan norbanakoek gehienez hiru bizikleta saltzeko aukera izango dute. Bizikleta saldu nahi dutenak online inskribatu daitezke aurrez edo azoka egunean bertan 08:00etatik 10:00etara bitartean.

Hala ere, aurrez izena ematen dutenek lehentasuna izango dute azoka egunean.

Online izen-ematea merkatu egun aurreko osteguneko 00:00etan itxiko da.

Inskribatzeko derrigorrezkoa da bizikletaren bastidore zenbakia adieraztea. Normalean serie edo bastidore zenbakia pedal-ardatz azpian edo eranskailu bitartez adierazita dago.

Izen-ematea

Bizitrukaren araudia

Informazio gehiago nahi izanez gero: