Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Basakatu bat begiztatua Artikutzan

Espezie hau ez da batere erraza ikusten

Artikutzan basakatu bat  begiztatzeko aukera izan dugu. Espezie hori ez da oso ugaria, gaueko azturak ditu eta ez da batere erraza ikusten.


Basakatua arre-grisakeo kolorekoa da, eta etxeko katu atigratu baten itxura du, baina sendoagoa, hanka laburrekoa eta buru zabalekoa. Deigarria da bere buztan luze eta zabala, eraztun beltzekin eta borla beltz handi batean amaitua. Basoko espezie tipikoa da, eta habitat mota guztietara egokitzen da.


Habitata eraldatzea eta aldatzea da mehatxu nagusia. Etxeko katuarekin hibridazioa eta, ondorioz, garbitasun genetikoa galtzea da ustezko beste mehatxuetako bat, baina basakatu europarren populazioekin egindako ikerketak erabaki zuen ez dela oso altua katu hibridoen ehunekoa.


Nafarroan interes bereziko espezie gisa katalogatuta dago.

Bideo txiki bat egiteko aukera izan genuen.

Basakatuari buruzko informazio gehiago hemen (PDF, gaztelaniaz).