Partaidetzazko aurrekontuen banerra

Herritarraren proposamena


Kodea
230469

Gaia
Mugikortasuna 

Izenburua
ATEGORRIETAKO BIDEGORRIAREN ALDAKETA 

Zer hobetu nahi da
Gaur egun txirrindulari askok hartzen duten ibilbide «pirata» ofizializatu eta atontzea. Gaur egungo erabilera txarrak eragindako oinezkoen eta txirrindularien arteko ika-mikak ekidingo lirateke, baita zatiaren arintasuna hobetuko ere. 

Zein auzotan?
Ulia 

Non?
Ategorrietan 

Proposamena
Gaur egun, Mons pasealekutik Ategorrietako kaltzada zaharrera doan bidegorria Ate Gorrian zehar doa. Ibilbide horren trazatu xelebrea dela eta, bi puntu hauetako batetik bestera joateko txirrindulariek 4 zebrabidetan gelditu eta itxaron behar izaten dute. Zatia 100 m luze eskas bada ere, denbora franko behar da egiteko. Ibilbide zuzenago bat oso praktikoa litzateke lanera txirrindan doazenentzat. Adibidez, Mons (edo Atarizarretik) Ategorrieta hiribidera eta handik kaltzada zaharrera joan liteke. 

Udalaren Erantzuna


Aurrekontua
300000 €

Balorazioa
Proposamena bideragarria da, partaidetzazko aurrekontuen betekizunak betetzen baititu. 

Itxi