Breadcrumb

Donostiako hondartzen erabilerari buruzko aholkuak eta gomendioak

Hondartza modu seguruan, jasangarrian eta bizikidetzan erabiltzeko aholku orokorrak

 

  • Pertsonak hondartzanSorospen-postuetako langileen jarraibideak bete.

  • Erreparatu banderaren koloreari.

  • Bainurako ezarritako eremuak errespetatu.

  • Korronteak arrastatzen bazaitu, lasaitasunez hartu, korrontearen kontra igeri egiten ez saiatu, eta irteteko zailtasunak badituzu, egin laguntza-seinaleak.

  • Ekidin eguzkiarekiko gehiegizko esposizioa.

  • Edan ura.

  • Hondakinak botatzerakoan bereizi: edukiontzat (horiak), papera (iglu urdina) eta beira (iglu berdea).

  • Erabili dutxetako ura hondartzako egonaldiaren amaieran soilik, gatz- eta/edo izerdi-hondarrak kentzeko. Freskatzeko, erabili itsasoko ura.

  • Ez jolastu txorrota eta/edo dutxetako urarekin, eta ez animatu haurrak horretara. Hobe da horretarako itsasoko ura erabiltzea, kalitate bikainekoa eta gertukoa baita.

  • Ez erabili xaboirik aire zabaleko dutxetan, harea ez kutsatzeko.

  • Kabinetan, erabili dutxa behar duzun neurrian. Ez da erlaxatzeko instalazio bat, norberaren garbiketarako baizik.

  • Saihestu musika altua edo oihuak, gainerako pertsonen lasaitasunari kalte ez egiteko.

  • Baloiekin, pilotekin edo beste elementu batzuekin jolasean ibili behar baduzu, horretarako jarritako lekuetan ibili.

  • Gainerako pertsonek okupatutako espazioa errespetatu, hura inbaditzea saihestuz.

  • Ez harrapatu animaliarik: karramarroak...