Hondartzak urte osoan garbitzen dira, baina momentu desberdinak bereizi behar dira, egin beharreko lan motaren edo lanaren intentsitatearen arabera:
- Udaldia:
- Ekainaren 1etik 15a arte eta irailaren 15etik 30a arte, erdi mailako intentsitatea.
- Ekainaren 15etik irailaren 15a arte, intentsitate handia eta baliabide asko, gero ikusiko dugun moduan.
- Uda aurretik eta uda ondoren:
- Maiatzaren 15etik 31 arte eta urriaren 1etik 15a arte.
- Udarako prestakuntza lanak egiten dira, hala nola, harea berdintzea.
- Urteko gainontzeko hilabeteetan:
- Hondartzak egunero zaintzen dira. Bitarteko mekanikoak ere erabiltzen dira.
Udaldia
- Udaldian egunero egiten diren lanak:
- Harea garbitu eta eskuz areatzea
- Sarbideak, arkupeak, e.a. garbitzea eta mangera pasatzea
- Uztail-abuztuetan mareak ekarritako hondakinak kendu eta zakarrontziak aldatu
- Harea bahetzea (gauez)
- Garbiketa eta harea arrastelatzea
- Zakarrontziak kendu eta jartzea, egunean bi aldiz:
- Kontxa: 130
- Ondarreta: 160
- Zurriola: 160
- Irla: 60
Ezohizko jarduerak
Urteko sasoia edozein dela ere, neurri egokiak hartzen dira, ahalik eta azkarren, beharrezkoa den guztietan.
Ohikoena hondakinak jasotzea izaten da, euri-jasa handia edo ekaitza dagoenean asko biltzen baitira hondartzetan.