Donostiako hondartzen argazkiak

Sta. Klara uhartea ::

Santa Klara irlako hondartzatxoa irlako untziralekuaren albo batean dago kokatuta, Kontxako badiaren erdi-erdian. Oso toki txikia da eta ordu batzuetan baino ez da ikusten, itsasbehera dagoenean, hain zuzen.

Itsas maila pixka bat igotzen denean, berriz, hondartza urpean gelditzen da erabat. Hareazko substratua du. Txalupaz joan behar da irlara.

|   Zerbitzuak

Uharteko hondartzako mapa
  • Dutxak
  • Komunak
  • Sorosleak

|   Beste zerbitzuak

  • Bertara iristeko itsas-ontzia portutik ateratzen da.
  • Salbamendu eta sorospen zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean izango da.
  • Oinak garbitzekoa
  • Dutxak