Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko zerga 2004

ERAIKIN, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALA



1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Toki Haziendak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean eta 15/1989 Foru Arauean xedatutakoaren arabera, Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga erregulatu eta galdatu egiten da.


2. art.- Egitate zergagarria

Zerga honen egitate zergagarria hirigintzazko edo obra-lizentzia lortzeko eskatzen duen edozein eraikin, instalazio edo lan burutzea da, aipatu lizentzia lortu zein ez, beti ere hori igortzea Udal honi badagokio.


3. art.- Egitate zergagarriaren adibide batzuk.

Ondokoak izango dira zergari loturiko egitate zergagarrien adibide batzuk:

1. Planta berriko mota guztietako eraikin edo instalazioak eraikitzeko lanak.

2. Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handiagotzeko lanak.

3. Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen egitura aldatzeko edo zaharberritzeko lanak.

4. Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen kanpoko itxura aldatzekoak.

5. Edozein erabilera dutelarik ere, eraikinen barru-antolaketa alda dezaketen lanak.

6. Lurzoruaren Legearen Testu Bategineko 58. artikuluko 2. atalak aipatu eta behin-behineko izaeraz burutu beharreko lanak.

7. Zerbitzu publikoak ezartzeko lanak.

8. Lur-mugimenduak, hala nola baso-inauste, zulatze eta lurreztatzeak, non eta ekintza hauek onetsi edo baimendutako Urbanizazio edo Eraikitze Proiekturen batean burutu beharreko lan gisa xehekatu eta programaturik ez dauden.

9. Eraikinak eraistea, laster aurri izatekotzat jotakoak ezik.

10. Aparkaleku, industri, merkatari edo lanbidezko ihardueretarako, zerbitzu publikoetarako edo lurrazpiari emango zaion beste edozein erabileratarako lurrazpiko instalazioak.

11. Bide publikotik ikus daitezkeen zabalkunde-kartelak jartzea.

12. Administrazio Ihardunbidearen Legeko 106. artikuluan aipaturiko subsidio bidezko ihardunbidea erabilirik Udalak egindako lanak.

13. Lurzoruaren Legeko 181. artikuluaren eta Hirigintzazko Eraentza Erregelamenduko 10. artikuluaren egiteratze-aginduez bat egindako lanak.

14. Ahalmen ekonomikoaren adierazgarri izan eta hirigintzazko lanen lizentziari loturiko baliabide ekonomikoak inbertiru direla adierazten duen edozein lan, eraikin edo instalazio.


4. art.- Sortzapena

Eraikina, instalazioa edo lana hasten den unean ordaindu beharko da zerga.


5. art.- Lotespenik gabe.

Ez dute zerga honenik ordaindu beharrik izango Udal honen jabariko higiezinetan egiten diren eraikuntzek, obrek eta instalazioek, baldin eta obraren jabea Udala bada, bai zuzenean, bai Udalaren baitako erakunde beregainen baten bitartez, bai Udalak parte duen erakunderen baten bitartez.


6. art.- Salbuespenak

Ez du zerga honenik ordaindu beharrik izango, nahiz eta edozein eraikuntza, obra eta instalazio egin, obraren jabea erakunde hauetakoren bat bada:

1.- Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Estatua edo Toki Erakundeak, betiere, zerga honena ordaintzea egokitu arren, bideak, trenbideak, portuak, aireportuak, obra hidraulikoak edo saneamendua egiteko badira, nahiz eta horien gestioa erakunde beregain batek egin eta inbertsio edo artapen lanak izan.

2.- Vatikanoa, Apezpiku Batzarra, Elizbarrutia, Parrokiak edo beste barruti batzuk, Erlijio-Ordenak edo Kongregazioak nahiz Bizialdia Kontsakratutako Erakundeak, haien Probintziak edo Etxeak, betiere Estatuaren eta Egoitza Santuaren artean 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz lortutako akordioan aurreikusitakoaren arabera.


7. art.- Hobariak

Hobaria izango dute:

1.- Kuotaren %95ekoa instalazio berriak edo lehengoak handitzen dituzten enpresek, baldin eta industri jarduera jartzeko edo handitzeko proiektua estrategikotzat jotzen badu Diputatuen Kontseiluak. Hala bada, bost urtean izango da hobaria, Udalak hobaria izatea aitortu eta handik aurrera.

2.- Kuotaren %95ekoa Udalbatzaren gehiengo soilak gizarte, kultura, historia, arte edo enplegua sustatzearen aldetik interes bereziko edo udalaren mesederako jotzen dituen eraikuntza, instalazio eta obrek.
Eranskinean heldu dira interes bereziko edo Udalaren mesederako jotakoak.


8. art.- Subjektu pasiboak: zergadunak

1.- Zerga honen subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, pertsona fisikoak, juridikoak, partitu gabeko oinordetzak, jabetza komunitateak nahiz gainerako erakundeak, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomikoa edo zerga ezartzeko moduko ondare banandua eratuz gero; baldin eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren jabe ere izanez gero, eraikinaren edo higiezinen jabe izan edo ez izan.

2.- Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteak dakarren gastuari heltzen diona da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.


9. art.- Ordezkoak

1. Zergadunaren sujeto pasibo ordezko izarea dute lizentziak eskatu edo eraikinak, instalazioak edo lanak burutzen dituztenak, zergadunak berak ez balira.

2. Edonola ere, Udalak zergadun izaera duen pertsona edo erakundearen nortasuna eta helbidea galdatu ahal izango dizkio zergadunaren ordezkoari.


10. art.- Zerga-oinarria

1.- Zergaren oinarria da eraikuntza, instalazioa edo obra egitea benetan kostatzen dena; exekuzio materialaren kostua, alegia.

Zergaren oinarrian ez dira sartzen BEZa eta antzeko zergak; tasak, prezio publikoak nahiz izaera publiko lokaleko ondarezko gainerako prestazioak; profesionalen ordainsariak; kontratistaren industri irabazia; ez eta exekuzio materialean sartzen ez den beste edozein kontzeptu.

2. Udalaren lizentziarik gabeko eraikin, instalazio eta lanak izatekotan, Udal Administrazioak berak finkatuko du oinarri zergagarria.


11. art.- Zerga kuota

1.- Zergaren oinarriari eranskinean adierazitako karga tasa eta hobaria aplikatuta, hobaririk izanez gero, ateratzen da kuota.

2.- Eranskinean datoz eraikuntza, instalazio edo obra bakoitzaren arabera izango diren ehunekoak.


12. art.- Kitapenaren bidezko kudeaketa.

1. Zerga hau autolikidazio-erregimenean galdatzen da.

2. Autolikidazioa Udalak normaldutako inprimakian egitera eta horretarako seinalatutako kontu korrontean abonatzera behartuta daude sujeto pasiboak, hamar laneguneko epearen barruan, lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

3. Zergaren sujeto pasiboa eta hirigintza-lizentzia emateagatiko tasa ordaintzen duena pertsona bera direnean, autolikidazioa, halabeharrez, ekintza berean egin behar da, eta bi zergen gainean.

4. Oinarri zergagarria zehaztuko da interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, baldin eta kolegio ofizialak ikuskatu baldin badu. Bestela, udal-teknikariek zehaztuko dute oinarri zergagarria, proiektuaren kostu balioetsiaren arabera.

5. Sujeto pasiboak daukaten lizentzia Udal Ikuskaritza Zerbitzukoei erakustera behartuta daude, lanak lizentziari doitzen zaizkion egiaztatzera finkara etortzen direnean.

6. Lizentzia emateko, interesetasuei udalak luzaturiko ordainketa-ziurtagiria aurkezteko eskatuko zaie, abonua egindako bankuaren zigilatua.


13. art.- Auto-kitapena aldatzea.

Lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berri bat aurkeztu beharko da, honek hasiera bateko aurrekontua gainditzen duen kopuruaren araberako autolikidazio berria egitearren.


14. art.- Behin betiko kitapena.

1. Egindako eraikin, instalazio edo lanak eta horien benetako kostua ikusi ondoren, Udal Administrazioak, bidezko egiaztapen administratiboaren bidez, hala balegokio, oinarri zergagarria aldatuko du, behin-betiko likidazioa eginda, sujeto pasiboari kopurua galdatu edo, hala balegokio, itzuliko diolarik.

2. Aurreko atalean xedatutakoaren eraginetarako, lana amaitu edo horren behin-behineko harrearen ondorengo hilaren barruan, Udal Administrazioak luzatuko duen inprimakian egoera horren adierazpena aurkeztuko da, ahalbdiea izanez gero, lanaren zuzendari adituaren ziurtagiria erantsiriko zaiolarik, eskuduntza duen lanbide-erakundeak ikuskaturik.


15. art.- Isilbidez emandako lizentzien eraginak.

Zerga likidatzearen eraginetarako, isiltasun administratibo positiboa erabilirik emandako lizentziek zuzenki emandakoen eragin bera izango dute.


16. art.- Lizentziari uko egitearen eraginak.

Baimendutako lanak, eraikinak edo instalazioak egiteari utziko balio lizentzia baten titularrak, idatziz eginiko berarizko ukoz, egin zaion behin-behineko likidazioaren guztizkoa itzultzeari edo deuseztatzeari ekingo dio Udalak, baita Eusko Jaurlaritzako Hirigintza Sailari horren berri eman, honek jakin dezan eta emandako eskubideak bertan behera utz ditzan.


17. art.- Lizentzia iraungitzearen eraginak.

Lizentzia bat iraungi ondoren, likidazioa itzultzeari edo deuseztatzeari ekingo dio Udalak, salbu eta titularrak berrizteko eskatu eta Udalak baimentzen badu.


Azken xedapena

Ordenantza honek 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da eragingarria eta indarrean jarraituko du hura aldatu edo indargetzea erabakitzen ez den artean.


Xedapen indargetzailea

Aurreko Eraikin, instalazio eta lanen gaineko Zergaren Ordenantza erregulatzailea indarge geratzen da.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza 2003ko urriaren 27an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2003ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren. Prezioak arautzen dituen eraskina 2002ko urriaren 21ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu ziren, eta ezarritako aldaketak 2002ko abenduaren 31ko 247. GAOn argitaratu ziren.