2004ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eraskina

2003ko URTARRILAREN 1etik AURRERA INDARREAN DAGOEN ERASKINA

1.- Oin berriko obrak nahiz lehen diren eraikinen egitura edo kanpoko itxura aldatzekoak, honako erabilera hauetakoren bat izanez gero:
Karga tasak
a) Etxebizitza edo lokal, negozio, industria, lanbide, zerbitzu edo antzeko jardueretarako erabiltzen direnak.
%5
b) Irakaskuntza orokorreko zentroetakoak. Hezkuntza sistemaren maila, ziklo eta gradu guztietako ikastetxeetako irakaskuntza sartzen da hemen, edozein dela ere haien egitura, hau da, haurtzaindegietako irakaskuntza, haur hezkuntza, derrigorrezko irakaskuntza, goi mailakoa, lanbide heziketa, hezkuntza berezia, erdi mailako hezkuntza, unibertsitateko hezkuntza eta legeak haien ordez ezartzen dituen beste guztiak.
%2,5
c) Herri kudeaketa nahiz ongintzakoa duten osasun zentroetakoak, hala nola, ospitale, anbulatorio, klinika, kontsultategi eta antzekoetakoak.
%2,5
d) Herri kudeaketa nahiz ongintzakoa duten laguntza zentroetakoak: zahar etxeetakoak eta tratamendu eta errehabilitazio zentroetakoak.
%2,5
e) Erlijio-zentroetakoak.
%2,5
f) Babes ofizialeko etxebizitza.
%2,5
2.- Erauzketak
%2,5
3.- Lan txikiak eta aurreko ataletan sartzen ez direnak:
a) Etxebizitzak eta lokalak.
%5
b) Fatxadak birgaitzea, garbitzea edo txukuntzea, eta teilatu eta terraza komunak birgaitzea eta aldatzea, 10 urte baino gutxiagoko etxeak izan, bizitokitarako erabili eta %95eko hobaririk ez badute.
%2,5
c) Igogailuak jartzea, 10 urte baino gutxiagoko etxeak izan, bizitokitarako erabili eta %95eko hobaririk ez badute.
%2,5

Udalbatzak interes bereziko eta udal onurako jotako lanak, %95eko hobaria izateko eskubidea dutenak.

a) Fatxadak birgaitzea, garbitzea edo txukuntzea, 10 urte baino gehiagoko etxeak izan eta bizitokitarako erabiltzen badira.

b) Teilatu eta terraza komunak birgaitzea eta eraldatzea, 10 urte baino gehiagoko etxeak izan eta bizitokitarako erabiltzen badira.

c) Igogailuak jartzea igogailurik ez duten etxeetan; eta aldapak, plataformak nahiz ezkaratzaren eta igogailuaren artean dagoen aldea igotzeko eta jaisteko balio duen beste edozein gauza jartzea edo obra egitea.

d) Aransgik Intxaurrondoko poligonoko 1. faseko C-III-4 partzelan eraiki nahi duen entzumen errehabilitazioko etxerako obrari.