Elkarteentzako ikastaroak udaberrian

Doako formazioa gai hauei buruz: genero ikuspegia, kartelen diseinua, sare sozialak, ikuspegi interkulturala...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak 2024 urterako antolatutako formazio jardueren baitan udaberriko lehen lau ikastaroen izen emate epea zabaldu du.

Ikastaroak doakoak dira eta saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan. Bi saioz osatzen da ikastaro bakoitza; kasu batzuetan 2 orduko iraupena dute saioek eta beste kasu batean 2 ordu eta erdiko iraupena izango du saio bakoitzak.


Apirila/Maiatzerako programatutako ikastaroak



IZEN EMATE EPEA ZABALIK

Proiektuetan genero ikuspegia eta berdintasun neurriak - Errotik-en eskutik.
EUSKARAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: Apirilak 23 eta 30 [18.00-20.30]


Canva: kartel eta irudien diseinua - Tapuntu-ren eskutik.
EUSKARAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: Apirilak 25 eta Maiatzak 2 [18.00-20.00]

Sare sozialen erabilera eraginkorra - Tapuntu-ren eskutik.
GAZTELANIAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: Maiatzak 14 eta 21 [18.00-20.00]

Ikuspegi interkulturala proiektuetan - SOS Arrazakeria-ren eskutik.
EUSKARAZ
Ikastaroa bi saioz osatzen da: Maiatzak 15 eta 22 [18.00-20.00]


IZEN EMATEAK


Udaberriko gainontzeko ikastaroetan parte hartzeko izen emate epea saioaren data baina hilabete lehenago irekiko da.

Ikastaroen ezaugarriak

  • Ikastaro guztiak independienteak dira, eta norberak gehien interesatzen zaion ikastaro edo ikastaroetan izena emateko aukera edukiko du.
  • Izen-ematea doakoa da, eta ikastaro bakoitzean izena emateko epea hilabete lehenago irekiko da.
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke.
  • Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.

2024 urteko programazio osoa

Urte osorako ikastaroen zerrenda kontsulta daiteke 2024 urteari dagokion liburuxkan; PDF formatuan dago eskuragarri eta paperean eskuragarri dago ere udal ekipamenduetan: kultur etxe, kiroldegi eta Udalinfo bulegoetan.

Ikastaroen egutegia ere ikusgai dago donostia.eus/partaidetza/formazioa web orrian.

Aurreko ikastaroetako materialak

Aurretik eskainitako ikastaroen materialak eskuragarri daude Partaidetzateka eremuko formakuntzako atalean.

2024/04/12-an argitaratua