Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeari dagozkion tasak (TAO) 2013

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUAK UDAL BIDE PUBLIKOETAN APARKATZEARI DAGOZKION TASAK ARAUTZEN DITUEN ZERGA ORDENANTZA



1. art.- Foru araudia.

1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, xedatzen duenarekin bat etorriz, trakzio mekanikodun ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeagatiko tasak arautu eta ordainarazi egiten dira.


2. art.- Egitate zergagarria

Trakzio mekanikodun ibilgailuak udalak araututako aparkatze zerbitzuari buruzko ordenantzak udal bide publikoetan zehaztutako alderdietan aparkatzen direnean egiten den udalaren herri jabetzaren aprobetxamendu berezia da tasa hauen egitate zergagarria.

Aparkatzea ibilgailua hiru minutu baino gehiago geldituta izatea da, gelditu beharra zirkulazioak berak eragin ez badu behintzat.


3. art.- Sortzapena

Tasak ordainduko dira udal bide publikoetan aparkaleku gisa mugaturiko aldeetan aparkatzerakoan.

Merkataritza edo industria jarduerei lotutako ibilgailuen aparkaleku bereizgarria ez den bereizgarria duten aparkatzeko baimenen kasuan, tasak ordainduko dira aparkatzeko baimena ematen denean edo baimena automatikoki berritzen denean.


4. art.- Zergaldia

Zergaldia guztiz bat dator aparkaldiarekin.


5. art.- Subjektu pasiboa

Subjektu pasiboak honako hauek dira:

1.- Iraupen mugatua duten aparkatzeei dagokienez, udal bide publikoetako araututako aparkalekuetan aparkatuta dauden ibilgailuen gidariak.

2.- Iraupen mugaturik ez duten aparkatzeei dagokienez, gida baimenetan ibilgailuen jabe gisa ageri diren lagun zein erakundeak.


6. art.- Salbuespenak

Estatuak, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek ez dituzte tasa hauek ordaindu behar ez zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoei dagozkien aprobetxamenduengatik ez herritarren segurtasunari edo nazioaren defentsari zuzenean lotuta daudenengatik.


7. art.- Zerga kuota

7.1.- Zerga kuota ordenantza honen eranskinean ageri da.

Aldi baterako aparkatzeko baimenei dagokiena finkatzeko honakoak izan dira kontuan: kalea zer alderditan dagoen, aparkatzeko baimena zer motatakoa den, ibilgailu mota eta ibilgailua zenbat denboraz egoten den aparkatuta araututako aparkalekuetan.

Merkataritza edo industria jarduerei lotutako ibilgailuen aparkaleku bereizgarriaz bestelako bereizgarria duten aparkatzeko baimenen kasuan, zerga kuota zerga ordenantzaren eranskinean finkatuko da.

7.2.- Tarifa guneen arabera sailkatutako kaleen zerrenda 2. eranskinean jaso da.

7.3.- Zerga kuota zehazteari begira, aparkatzeko ematen diren baimenak honako hauek dira:

1. tarifa: araubide orokorrari dagokion tarifa.

2. tarifa: tarifa honen onuradun izan ahalko dira honako hauek:

- Pertsona Minusbaliatuek Aparkatzeko Europako Txartelaz identifikatutako ibilgailuak, mugikortasun mugatuko pertsonentzat gordetako aparkalekuetan aparkatzen dutenean, Araupeko Aparkaleku Udal Zerbitzuaren Ordenantzan xedatutakoaren arabera.

- Mugikortasun mugatuko pertsonen aparkaleku bereizgarriaz (MM binetaz) identifikatutako ibilgailuak, araubide orokorraren menpe dauden araupeko aparkaleku guneetan aparkatzen dutenean, Araupeko Aparkaleku Udal Zerbitzuaren Ordenantzako 22. artikuluan xedatutakoaren arabera.

- Salgaiak garraiatzeko jarduera ekonomikoekin lotutako ibilgailuak, eta baimendutako gehienezko masa 3.500 kg-koa dutenak, Araupeko Aparkaleku Udal Zerbitzuaren Ordenantzako 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.

- Udal honek espresuki emandako baimena duten ibilgailuak, Araupeko Aparkaleku Udal Zerbitzuaren Ordenantzako 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.

- Unibertsitateko zonaldean 4-3 eeta 4-5 sektorean aparkatuko duten ibilgailuak eta bertan ibiltzen dena identifikatzen bada horretarako abian den kontrol sistemaren bidez.

3. tarifa:

Kasu hauek balia dezakete tarifa hau:


- Gutxienez bidazti kopuru bat daramaten ibilgailuak, okupazio altuko ibilgailuetarako gordetako eremuetan aparkatzen dutenean.

- Ekonomia jarduera bati atxikitako ibilgailuak Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako 30 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

- Garraio publiko kolektiboaren erabiltzaile diren eta garraio txartel baliodunarekin identifikatuta dauden pertsonak, garraio publiko kolektiboarekin konektatzeko aparkatze eremuetan aparkatzen dutenean.

Kaleak tarifa eremuen arabera nola sailkatu diren, II. eranskinean dago zehaztuta.

3.- Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako III. kapituluan araututako aparteko araubideen mende dauden eta bereizgarria jaulkitzea dakarten baimenen zerga kuotak kopuru finko bat dira, salbu eta ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuetarako aparkaleku-bereizgarria.

4- Diru sarrerak bermatzeko errentaren edota gizarte larrialdiko laguntzen titular edo onuradun diren subjektu pasiboek I. eranskinean ageri den berariazko zerga kuota aplika dakien eskatu ahalko dute, egoiliarrentzako aparkaleku-bereizgarria emateko.


Eskaera hori urtero aurkeztu beharko da, eta zergaldi berean izango du eragina, baldin eskaera borondatezko ordainaldia bukatu aurretik egin bada.

Horretarako, Udalak, hala dagokionean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztea galdatu ahalko du.


8. art.- artikulua. Ordainbidea.

1.- Araubide orokorraren mende dauden aparkatze baimenen eta aparteko araubideen mende dauden ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuei emandako aparkatze baimenen kasuan, udal jabari publikoaren aprobetxamendu bereziaren aurretik ordainduko da tasa, horretarako ezarritako sistemaren bidez.


2.- Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantzako III. kapituluan araututako aparteko araubideen mende dauden eta bereizgarria jaulkitzea dakarten baimenen kasuan (ekonomia jarduerei atxikitako ibilgailuei emandako baimenak izan ezik), tasa autolikidazioz edo likidazioz ordaintzea galdatu ahalko da, eta bereizgarria ematean egingo da ordainketa.


9. artikulua. Itzulketen hainbanaketak.

Bai egoiliarrek aparkatze baimena urte naturalaren bigarren seihilekoan eskaera berria aurkezten dutenean bai emandako baimenari uko egiten diotenean, bereizgarria itzultzen dutela, kuotaren zenbatekoa seihileko naturalen arabera hainbanatuko da.

Halakoetan, baldin titularrak uko egin badio emandako baimenari eta kuotaren zenbatekoa ordainduta badago, Udalak itzuli egingo die proportzioan dagokien zenbatekoa, aurreko idatz zatian ezarritakoari jarraituz, eskatzen duten subjektu pasiboei, baldin ordainketa egin dela egiaztatu bada eta bereizgarria itzuli bada.

Seihilekoari dagokion kuota urteko kuotaren % 50 izango da.


10. artikulua. Oro har aplikatzeko arauak.

Tasa horiei aplikagarri zaizkie kudeaketari, aplikazioari, likidazioari, ikuskatzeari, zerga bilketari, arau hausteei eta zehapenei buruzko arauak, honako araudi hauetan xedatuak: Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean, Gipuzkoako Dirubilketa Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian.


Amaierako xedapena

Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Trakzio mekanikodun ibilgailuan udal bide publikoetan aparkatzeagatiko tasak arautzen duen ordenantza 2012ko abenduaren 20an egindako Udalbatzarrean behin betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 2012ko abenduaren 31an 248. GAOn argitaratu ziren.
Bere eranskina 2012ko abenduaren 20an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zen, eta ezarritako aldaketak. 248. GAOn 2012ko abenduaren 31n argitaratu ziren.