Udal Ordenantza Proiektua, Hiriko Garraio Publiko erregularraren zerbitzuari dagokion izaera ez-tributarioko ondare-prestazio publikoari buruzkoa 2023


UDAL ORDENANTZA HIRIKO GARRAIO PUBLIKO ERREGULARRAREN ZERBITZUARI DAGOKION IZAERA EZ-TRIBUTARIOKO ONDARE-PRESTAZIO PUBLIKOARI BURUZKOA




1. artikulua.- Foru Arauak

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak -2019.urterako zerga neurriak onartzen dituen 2019ko otsailaren 11ko 3/2019 Foru Arauak emandako idazkeran- 20.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, izaera ez-tributarioko ondare prestazio publikotzat jotzen direnen tarifak arautu eta exijitzen dira ordenantza honen bidez.


2. artikulua.- Xedea eta izaera

Honako hauek dira tarifaen xedea: modu hertsagarrian ezartzen diren kontraprestazio ekonomikoak, prestazio bat zuzeneko pertsonifikazio pribatu bidez edo zeharkako eran kudeatzeagatik jasotzen direnak. Zehazki, halakotzat hartuko dira emakida erregimenean egiten diren obren ustiapenagatik edo zerbitzuen prestazioagatik exijigarriak direnak, ekonomia mistiko sozitateen, entitate publiko enpresarialen, kapital publiko soileko sozietateen eta zuzenbide pribatuko bestelako formulen bitartez egiten direnean.

Ordenantza honen xedea da Donostiako udal mugartean bidaiarien hiri barruko garrraio erregularra emateko zerbitzuari dagozkion tarifak arautzea.

Zerbitzu hori Donostiako Tranbia konpainia SAUk kudeatzen du, zuzenean. Udala da soziatate horretako partaide bakarra.


3. artikulua.- Ordaintzera behartuak

Zerbitzuaren onuradunak daude ordaintzera behartuak.


4. artikulua.- Ordaintzeko betebeharra sortzea

Ondare prestazioa zerbitzua eskatzean edo zerbitzuan ematen hastean sortzen da.


5. artilulua.- Ordaintzeko era

a) Garraio titulua ordainduta
b) Udalak onartua duten titulu baliodun bat erabilita.


6. artikulua.- Dirua itzultzea

Jarduera egin ez bada baina horren arrazoia ordaintzera behartua dagoenari egotzi ezin bazaio, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.


7. artikulua.- Erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak

Donostiako bidaiarien hiri barruko garraio publikoa txartel bakarrarekin ordaintzea: baliozkoa izan dadin, Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Orokorrak onartzen dituen baldintza orokorrak bete beharko dira.

Erabiltzaileak eta udal sozietateak garraio zerbitzu publikoaren prestazioa dela-eta izango duten harremana hiri barruko garraio publikoari aplikatzekoa zaion araudiaren araberakoa izango da.


Xedapen indargabetzailea

Indarrean sartzean Ordenantza hau eta bertan arautzen diren tarifak eta gainerako eskubide ekonomikoak, indarri gabe gelditzen da zerbitzu prestazioagatiko eta udal jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, Hiriko Bidaiarien Garraio Zerbitzu Publikoaren atalaren barnean arautzen den garraio ez-turistikoaren tituluei dagokienean.

Azken xedapena

Ordenatza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta indarrean iraungo du indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Udal Ordenantza Hiriko Garraio Publiko Erregularraren Zerbitzuari dagokion izaera ez-tributarioko ondare-prestazio publikoari buruzkoa eta bere eranskina arautzen dituen Ordenantza 2019ko irailaren 26an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela eta bere aldaketa . 233GAOn 2019ko abenduaren 5an argitaratu zen.

Bere eranskina 2020ko urtarrilaren 31an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zen eta bere aldaketa 125.GAOn 2020ko uztailaren
3an argitaratu zen