Kaleen Sailkapena mailaren arabera 2001

KALEAK MAILAREN ARABERA SAILKATZEN DITUEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA




Ordenantza hau udalerri honetako baliabideen balorazioei aplikatzen zaie.

1. Donostiako Udalerriko kaleen sailkapenaren barruan 6 maila desberdin ezartzen dira:

2. Maila horiek baliosteko irizpideak ondorengoak dira: merkatari-, egoitza-, hirigintza- eta sarbide-balioa.

3. Irizpide bakoitzeko gutxienezko eta gehienezko puntuaketak ondorengoak dira: 1 eta 6.

4. Bide publiko biren edo gehiagoren artean kokatutako ondasunak direnean, edota kategoria desberdinetan sailkatutako bide publiko bitarako edo gehiagotarako fatxada dutenean, goi mailako bideari dagokiona erabiliko da, beti ere honetatik sarbide zuzen eta erabilera normalekoa baldin badago, nahiz eta oleska moduan izan.

5. Bideguneren bat sailkapenean esanbidez agertzen ez denean, biderik hurbilenari dagokion maila aplikatuko da, eta bat baino gehiago izango balira hurbilenak, gorenekoari dagokiona.

6. Lokalak kalerako fatxadarik ez duten soto edo barruko solairuetan kokatuta daudenean, sarrera dagoen solairuari dagokion maila aplikatuko da.

7. Urbanizatze-ekitaldiak dirauen bitartean hirigintzazko garapen-egoeran dauden bideei balorazioa murriztuko zaie bi mailatan:

1. maila 3. maila bezala balioetsiko da.
2. maila 4. maila bezala balioetsiko da.
3. maila 5. maila bezala balioetsiko da.
4. eta 5. mailak 6. maila bezala balioetsiko dira.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalerriko Kaleak Mailaren arabera Sailkatzen dituen Ordenantza 2000ko urriaren 26an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2000ko abenduaren 29ko 246.GAOn argitaratu ziren.