Estolderi Zerbitzuari dagokion tasa 2023

ESTOLDERI ZERBITZUARI DAGOKION TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA




1. art.- Foru araudia.

1989ko uztailaren 53ko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, bere III. atalburuko 3. atalean ematen dituen xedapen orokorrekin bat etorriz, estolderi zerbitzua emateari dagokion tasa arautu eta ordainarazten da.


2. art.- Egitate zergagarria

Donostiako udalerrian dauden ondasun higiezinetatik hondakin urak eta euriarenak ateratzen dituen estolderi zerbitzuagatik ordaindu beharko da hemen araututako tasa. Honako jarduerak sartzen dira zerbitzuaren barruan:

1.- Udal sareari edo estolderi pribatuari lotzeko beharrezko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko Udalak egindako lanak.

2.- Udal estolderi sarea eta arazketa prozedurak mantendu, kontserbatu eta hobetzekoak.

3.- Putzu beltzak eta estolderi sare pribatuak bereziki zaintzekoak.


3. art.- Sortzapena

Zerbitzua ematen denean sortzen da tasa ordaindu beharra.


4. art.- Noiz sortzen da tasa ordaindu beharra

1. Zerbitzua emateak berarekin dakar tasa ordaindu beharra. Zerbitzu hau derrigorrez jaso beharrekoa da.

2. Honelakoetan joko da zerbitzua ematen dela:

a)zerbitzua ondasun higiezin batean ematen hasten denean, bertako hartuneak egiaztatzekoa: lehen erabilerako lizentzia eskatzen denean edo, halakorik egon ezean, hartunea sareari lotzen zaionean

b) Ur zikina isurtzea, udal saneamendu sarerako hartunea eginda duten ondasun higiezinei eta hartunea egin gabe eduki arren, teknikoki, eduki dezaketen ondasun higiezinei: zerbitzua ematen denean, eraikin osoa edo horren zati bat hutsik badago ere.

c) putzu beltzak edo estolderia pribatuak dituzten ondasun higiezinak zaindu eta ikuskatzekoa: zaintze edo ikuskatze lanak egiten direnean.


5. art.- Subjektu pasiboa: zergaduna

Tasa honakoek ordaindu behar dute: gizakiek eta zuzenbide izakiek, banatu gabeko oinordekotzak, ondasunen elkarteek eta, zuzenbide nortasunik izan gabe, unitate ekonomikoa diren edo egitate zergagarria den aparteko ondarea duten bestelako entitateek, baldin eta zerbitzua eskatu badute edo zerbitzutik nolabaiteko onura ateratzen badute.



6. art.- Sujektu pasiboa: ordezkoa

Zergapekoak ordaindu ezean, ondasun higiezinen jabeek ordaindu beharko dute.


7. art.- Oinarri zergagarria

1.- Ur zerbitzuari dagokion prezio publikoa hartuko da hondakin urak isurtzeari dagokion zerga oinarritzat.

Hortaz, banandurik egon eta hartunea duen eraikin bakoitzak gutxieneko kuota finko bat izango du

2.-Udalaren ur zerbitzuko abonatuak ez diren ondasun higiezinetatik hondakin urak isurtzeari dagokion zerga oinarria modu berean kalkulatuko da, hartzen duten ur kopuruaren eta dagokien ur prezioaren arabera.


8. art.- Zerga-tipoak

Zergaren zenbatekoak isurketa motaren araberakoak izango dira.


9. art.- Kuota zuzentzea

1.- Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariak, zerbitzu teknikoen txostenean oinarrituta, %20tik %80ra arteko murrizketa egin ahal izango die industri jarduera duten erabiltzaileen kuotei, baldin eta ura bada beren azken ekoizkin landuen osagarrietako bat.

2.- Kuotaren gaineko zuzenketa hori egin dadin, interesatuak berak eskatu beharko du eta eskabidean adierazi beharko du gastatzen duen ur kopurutik zer portzentaia izango den, batez beste, ekoizkinaren osagarri.

3.- Murrizketa aldizka egin dadin, onuradunak urtero egin beharko du adierazpen hori, dagoeneko bidali zaizkion ordainagiriak aintzat hartuta.




10.- art. Zerga kuotak

Honela ateratzen da kuotaren zenbatekoa:

a) Putzu beltzak eta sareak zaindu edo ikuskatzeagatik eta hartuneak egiaztatzeagatik kuota finko bat ordaindu beharko da.

b) Zerga oinarria hondakin urak isurtzeari dagokion zergaren zenbatekoaz biderkatuko da:


11. art.- Kudeaketa

1. Donostiako Udaleko Ur eta Saneamendu Zerbitzuak hartune berriak jartzera behartu dezake hartunetik egon ez arren, teknika aldetik hura jarri ahal izanez gero, baita sarea handitu edo berritzearen ondorioz, lehengoak aldatzera eta berriak jartzera ere.

2. Tasa hau kudeatzea, kitatzea, begiratzea eta biltzea Udalak berak egingo du, uraz hornitzeko zerbitzua emateko tasarekin batera eta horren osagarri. Alde horretatik, urarena fakturatzeko erabiltzen diren arauak izango dira tasa honetan erabiliko direnak ere.


12. art.- Formazko eginbeharrak

1. Zergapekoek zerbitzua erabiltzeko moduaren aldaketak, ondasun higiezinen eskualdaketak eta isurketa motaren aldaketak -Ur eta Saneamendu Zerbitzuaren irizpideak eta Uren Komisariaren arauak bete behar dituztenak- aditzera eman beharko dituzte horretarako dagoen inprimakian.

2. Estolderi zerbitzua erabiltzen duten zergapekoek, Ur Horniketa Zerbitzuko abonatuak ez badira, gastatutakoa aditzera eman beharko dute tasa hau kitatzeko.


13. art. - Arau orokorrak

1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauarekin bat, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrak eta Zergabilketari buruzko Araudiak kudeaketa, kitapen, ikuskaritza, bilketa, arau hauste eta zehapenei buruz ezartzen dituzten arauak tasa honetan ere bete behar dira.


Azken xedapena

Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Saneamendu Zerbitzua emateagatiko Tasak arautzen duen Ordenantzaren azken aldaketa 2022ko abenduaren 20an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela, eta horren aldaketa 245.GAOn 2022ko abenduaren 28an argiratu zela.

Akats zuzenketa: 12. GAO 2023ko urtarrilaren 18an argitaratuta