Ondarreta hondartzatik 200 metrora kokaturik dago Ondarreta Gazte Aterpetxea (La Sirena bezala ere ezagutua), Donostiako hirigunetik oso gertu. Aterpetxeak lasaitasuna eta xarma biltzen ditu, era berean hiriko abantaila guztiak eskainiz.
EHUko Gipuzkoako campusetik oso hurbil dago (700m. gutxi gorabehera), baita Miramar Jauregitik ere; bertan besteak beste, EHUko udako ikastaroak antolatzen dira. Bereziki gazte eta ikasleentzat dago diseinatuta aterpetxea eta ezin hobea da Donostia eta bere inguruneak ezagutzeko.
Sei autobus linea erabil ditzakegu aterpetxetik hiriko hainbat gunera joateko, hala nola erdi aldera eta parte zaharrera, bertan, merkataritza eta turismo guneak daude, baita hondartzak nahiz tren eta autobus geltokiak ere.
100 plaza ditu eta, nagusiki, bakarka edo talde txikitan bidaiatzen dutenentzat dira. Horrez gain, desgaitasunen bat duten pertsonek ere erabil ditzakete aterpetxeko instalazioak.
Helbidea:
Igeldo pasealekua 25,
E-20008
Telefonoa : (+34) 943 310 268
Fax : (+34) 943 214 090
Emaila: ondarreta@donostia.eus
LOGELA MOTAK:
16 logela (100 plaza):
2 gela 2/3 plazakoak
4 gela 4 plazakoak
5 gela 6 plazakoak
2 gela 8 plazakoak
1 gela 10 plazakoa
2 gela 12 plazakoak
ZERBITZUAK:
Doako Wi-Fia
Agiria duten erromesentzat plazak urte osoan
Izarak eta mantak (prezioan sartuta)
Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua.
WCak logelatan edo solairuan bertan.
Ur beroa
Gas galdarako berogailua
Aterpekideentzako sukaldea
Catering zerbitzua**
Bilera gela (30 pax. gutxi gorabehera)
Internet konexioa duen ordenagailua
Garbitegi automatikoa (autozerbitzua)
Kontsignak
Ordaintzeko aparkalekuak inguruetan
Catering Zerbitzuak
Taldeentzako catering zerbitzua eskatzen du Ondarretako gazte aterpetxeak -bazkariak eta afariak-, gutxienez 15 laguneko taldeentzat. Eskuragarri daude zeliako eta barazkijaleentzat menu bereziak, prezioan aldaketarik gabe. Kirolarientzat menu bereziak ere eska daitezke, 1,00€ gainkosturekin.
Autobusa
Autobus geltokia. Autobus linea:24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo(OSASUN ETXEko geltokia) ORDU ERDIan behin. 45-Atotxa-Antiguo(Zumalakarregi 21 geltokia) 20 MINUTUan behin
Trena
RENFE-Iparraldeko Geltokia.. Autobus linea: 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo(OSASUN ETXEko geltokia) ORDU ERDIan behin. 45-Atotxa-Antiguo(Zumalakarregi 21 geltokia) 20 MINUTUan behin