Bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua (Villa Salia)

Telefono bidez

Villa Salia: 943 46 79 67

Tramitearen deskribapena

Donostian bizi diren etxerik gabeko pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua da.

Eguneko zentroa leku fisiko bat da, eta hara joan daitezke zehazten diren etxerik gabeko pertsonak. Pertsona horien bizi-kalitatea eta autonomia pertsonala eta soziala hobetu, eta, ahal den neurrian, gizarte-bazterketa egoera arintzera bideratuta dago. Informazio, bitartekaritza, bitartekotza eta esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko zerbitzu batzuk eskaintzen dira; eta baita prestazio osagarri batzuk ere, oinarrizko premiak betetzeko, erabiltzaileei egunean babesleku bat, garbitzeko eta jateko leku baliabide bat emanda.
Baliabide hau egunero izaten da irekita, baita asteburuetan eta jaiegunetan ere.

Jarduera-eremuak
  • Lokala: jarduerak egin ohi diren lekua.
  • Kalea: etxerik gabe, kalean bizi diren pertsonak ikusi, haiengana hurbildu eta eskura dituzten baliabideen berri ematen die zerbitzuan lan egiten duten profesionalek pertsona horiei.
  • Gune komunitarioak: pertsona baten edo talde baten intereseko jarduerak eskaintzeko erabiltzen dira ekipamendu komunitarioak.

Ordutegia
  • Astelehenetik larunbatera: 9:30etik 17:00etara.
  • Igandetan: 12:00etatik 14:30era.

Helbidea

Jaialai 17

Zeinek egin dezake eskaera

  • Bazterketa-egoeran dauden pertsonak.
  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • Dagokion preskripzio teknikoa eduki. Zerbitzura ez da zuzenean sartzen; Donostiako Gizarte Zerbitzuetara jo behar da aurrena eta haiek kasu egin behar dute.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Hasiera batean, ez da inolako agiririk aurkeztu behar. Beharrezkoa bada, Gizarte Zerbitzuek adieraziko dute zer aurkeztu behar den.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa.

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetako langileek harrera egiten diote pertsonari.
  2. Zerbitzuaren preskripzio teknikoa egingo dute hango profesionalek.
  3. Lekua izaten denean, eguneko arreta-zerbitzua pertsonarekin harremanetan jartzea, pertsona hori hara joan dadin.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli