Tramitearen deskribapena
Izapide hau egin beharko duzu udalak Trafikoko Azpiordezkaritzari helbidea aldatu duzula jakinaraztea nahi baduzu, eta horrela zure gidabaimeneko eta autoaren zirkulazio baimeneko datuak eguneratuko dira.
Zure autoaren zirkulazio baimenean helbide bat azalduko balitz, Trafikoko Azpiordezkaritzak baimenaren kopia igorriko du, behin helbide aldaketa eskatuta, eta aldez aurretik adierazitako Udal!nfo bulegoan emango dizute. Gaur egun ematen diren baimenetan ez da helbiderik agertzen.
Zeinek egin dezake eskaera
- Donostian erroldatuta egotea
- Gidarien Erregistroan (gidabaimena) edo Ibilgailuen Erregistroan (zirkulazio baimena) helbidea eguneratu gabe duten pertsonak edo Biztanleen Erroldan, edo haren ordezkoan, helbidea aldatu duten pertsonak
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Zirkulazio baimena
- Gidatzeko baimena indarrean
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 15 egun
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
- Helbide aldaketak zirkulazio baimena aldatzea eskatzen duenean, eskatzaileak Udal!nforen zer bulegotan jaso nahi duen berria adierazi beharko du, eta behin Trafikoko Azpiordezkaritzak igorri eta udaletxean jasota, eskatzaileari jakinaraziko zaio email, sms edo telefono bidez bila joateko.
- Zirkulazio baimenean helbidea azaltzen den kasuetan ordezkatuko da baimena. Baimen berrietan ez da helbidea azaltzen.
- Trukea egiteko, ordezkatu beharreko dokumentua Udal!nforen bulegoan utzi eta berria jaso beharko da.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa