Tramitearen deskribapena
Gizarteratzeari bideratutako eguneko zerbitzua, banakako laguntza eskaitzen duena, besteak beste esku-hartze okupazionala, hezkuntza arlokoa, terapeutikoa eta lan eta gizarte arlokoa, pertsona bere ohiko ingurunetik baztertu gabe.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua arduratzen da izapideak egiteaz eta espedientea ebazteaz. Hala ere, eskaera Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
- Donostian erroldatuta egotea
- Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda
Baldintzak hemen ikusi
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Eskatzailearen NAN, pasaportea edo bestelako agiri baliokidea.
- Medikuaren txostena, hala badagokio.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Zerbitzuaren gastuak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta erabiltzaileek ordaintzen dituzte. Erabiltzaileek kopuru jakin bat ordaintzen dute beren ahalmen ekonomikoaren arabera.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 2 hilabete
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Legez, 6 hilabeteko epea dago ezarrita itxaron zerrendan sartzeko. Zentroan sartzeko ez dago eperik.
Prozesuaren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
- Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia hartu eta eskatzaileari jakinarazi.
- Eskatzailea baliabideko itxaron zerrendan sartu, hala badagokio.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Aldundiak eskaera onartu arren, itxaron zerrenda egon daitekeela kontuan hartu behar da. Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Datu babesa