Hirigintza egikaritzea: Ituntze Hitzarmena

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Gauzatze pribatuko erregimena duen jarduketa sistema bat da.

Udalak plangintzan, edo izatekotan ere, hirigintzako jarduketa programan finkatzen du hirigintza gauzatzeko jarduketa sistema.

Itun sistemaren bidez, lurzoruaren % 50 baino gehiago duten pertsona jabeek hitzarmen bat sinatuz hau onartzen dute:
  • Itun batzordea osatzea
  • Batzordearen bidez, onuradunak eta jarduketa kargak ekitatez banatzeko birpartzelazio dokumentua formulatzea.
  • Nahitaez eta doan laga beharreko lur eta ondasunak Legean, plangintzan edo hitzarmenean ezarritakoarekin bat ematea.
  • Urbanizazio karga guztiak bere gain hartzea eta Legean, plangintzan edo hitzarmenean unitateari esleitutako hirigintzako, azpiegituretako eta zerbitzuetako obrak egikaritzea.

Zeinek egin dezake eskaera

Jabetzaren % 50 baino gehiagoko parte hartzea duten jabeek edo haien legezko ordezkariek, edo jabe bakarrak.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Izapidea doakoa da, baina beharrezkoa da urbanizazio kargen % 7ri dagokion fidantza bat gordailuan lagatzea.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 4 hilabete
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Hitzarmena ez bada epearen barruan sinatzen, Udalak jarduketa sistema aldatuko du eta eragile urbanizatzailearenera edo egikaritze publikoko batenera pasatuko da.

Batzordea eratzeko epea:
  • Plangintzan finkatuta badago: 6 hilabete behin betiko onespenetik hasita.
  • Hirigintzako Jarduketa Planean finkatuta badago: 2 hilabete onespenetik hasita.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Txosten teknikoa eta juridikoa (arkitektoa eta hirigintzako teknikari juridikoa).
  3. Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin, eta hala badagokio, baldintzekin.
  4. Iragarkia argitaratzea GAOn, zabalkunde handieneko egunkarian/etan eta www.donostia.eus atarian, 20 egun baliodun emanez alegazioak aurkezteko.
  5. Alegazioen eta behin betiko onespenaren Hirigintza Txostenak.
  6. Tokiko Gobernu Batzordearen behin betiko onespena.
  7. Erabakia interesdunei jakinaraztea eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
  8. Hitzarmena sinatzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Hitzarmenaren edukia Udalak finkatuko du Hirigintzako Jarduketa Programarekin batera, udal administrazioko interesdunek proposaturik.

Ez dago batzorderik eratu beharrik azalera osoa pertsona bakar batena denean; kasu horretan, pertsona horrek izango du batzordeari dagozkion betebeharren ardura eta hitzarmena sinatuko du.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli