Tramitearen deskribapena
Izapide hau egin behar duzu Biztanleen Udal Erroldan datu pertsonalen bat aldatu nahi baduzu: nortasun agiria, izena edo abizena, herritartasuna, jaiolekua edo jaioteguna, sexua, ikasketak…
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.
Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.
Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
- Aldatu beharreko datua egiaztatzen duen dokumentazioa: NAN, AIZ, pasaportea edo familia liburua.
Unitate arduradunak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Unean bertan
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Erroldan dagozkion aldaketak egitea
- Aldaketak egin izanaren egiaztagiria ematea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Oharra: Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrak
- Behin betiko egoitza baimenik ez badute, bi urtean behin berritu beharko dute erroldako izen ematea
- Horrela ez egitea izen ematea iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16.1. artikulua, 2. paragrafoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena)
Datu babesa