Tramitearen deskribapena
Donostia - San Sebastián Film Commissionek doako zerbitzu pertsonalizatu andana jartzen du zinema, telebista, publizitate eta argazkigintza arloko ekoizpen etxeen esku, filmatzen laguntzeko.
- Eremu publikoetan filmatzeko baimenak izapidetzen ditugu.
- Filmatzeko baimenak izapidetzen laguntzen dugu, agente pribatu jakin batzuekin.
- Filmatzeko lekuak aurkitzen laguntzen dizugu.
- Ikus-entzunezko sektoreko ekoizpen etxeekin, enpresekin eta profesionalekin harremanetan jartzen zaitugu. Bertako ikus-entzunezko enpresen eta profesionalen direktorio bat dugu.
Zeinek egin dezake eskaera
- Zinema, telebista, publizitate eta argazkigintza arloko ekoizpen etxeak
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Estatistika datuak
- Erantzukizun zibileko aseguru poliza
- Proiektuaren kopia
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 10 egun
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Lortu beharreko baimenak lortzeko, beharrezkoa da enpresa edo pertsona juridiko eskatzaileak
10 egun lehenago eskabidea Donostia-San Sebastián Film Commissionera bidaltzea.
Epea
20 egunekoa da hondartzetan filmatu nahi izanez gero.
Prozesuaren urratsak
- Eskaera
- Sustapenak eskaera aztertzea
- Dagokion ekoizpen etxeari zerbitzuak eskaintzea
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostiako Sustapena, AB
Bestelako informazio interesgarria
Ekoizpen etxeek hau egin behar dute:
- Eskatutako estatistika datuak bidali. Datu horiek ikus-entzunezko sektoreak bertako ingurunean zer eragin duen aztertzeko eta ebaluatzeko erabiliko dira.
- Donostia-San Sebastián Film Commissionen eta Donostiako Udalaren logotipoa sartzea kredituetan edo proiektua egiten laguntzeagatik eskerrak ematean.
Donostian filmatzearen alde onak:
- Izapideak doan kudeatzen dira.
- Ez da tasarik ordaindu behar bide publikoa okupatzeagatik.
- Aparkalekua erreserbatzen da, kosturik gabe.
- Gehienez 10 egunen buruan izapidetzen dira filmatzeko baimenak.
- Made in San Sebastian pizgarrien programa.
Informazio gehiago 943 482 800
Datu babesa