KIUB: Kontsulta eta erreklamazioak Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoan

Telematikoki

Presentzialki

Mandasko Dukearen pasealekua, 12.
Ordutegia: 09:00 - 14:00

Telefono bidez

943 48 34 10

Besteak

udala_omic@donostia.eus

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Herritarrek kontsumoaren arloan egindako kontsulta eta erreklamazioei erantzutea da Donostiako Udaleko Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegoaren (KIUB) helburua.

Kontsultak
Kontsulta batzuk unean bertan erantzuten dira, telefonoz edo bulegoan bertan, aurrez aurre. Beste batzuek denbora gehiago behar dute, beharrezkoa baita dokumentazioa aztertzea.
Horrez gain, telematikoki ere egin daitezke, Herritarren Postontziaren bidez.

Erreklamazioak
Erreklamazioa egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatzea nahitaezkoa da (943 48 34 10 ), horrela, bulegoan arreta era konfidentzialean emango dizute.

Zeinek egin dezake eskaera

Azken kontsumitzaileak edo erabiltzaileak, irabazi asmorik gabeko kolektiboak (elkarteak...).
Kontsumitzailetzat jotzen da ondasun edo produktu bat erabiltzeko asmoarekin erosten duen oro, eta erabiltzailetzat, zerbitzu bat kontratatzen duen oro (izan ura, gasa, telefonoa, etab.).

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Erreklamazio orria
  • Erreklamazioa justifikatzen duten dokumentu guztiak (erosketa tiketak, fakturak, kontratuak, publizitate liburuxkak, etab.).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Kontsultak:
Zuzenean erantzuten zaie aurrez hitzordua eskatu beharrik gabe egiteko moduko kontsultei, telefonoz edo aurrez aurre egindakoei. Une berean ebazten dira, konplexutasun handikoak ez badira –halakoetan, idatziz jasotzen dira, behar bezala kontsultatu ondoren ebazteko–.

Erreklamazioak:
  1. Aurrez hitzordua eskatzea.
  2. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  3. Bitartekaritza lana hastea. KIUBek erreklamazioaren berri emango dio alderdi erreklamatuari eta horrek 15 eguneko epea izango du erantzuteko ea onartzen dituen erreklamaziogilearen asmoak.
  4. Bitartekaritza lana gauzatzea. Kontsumo gatazka konpontzera bideratutako pausoak.
  5. Bitartekaritza amaitzea eta erreklamazioa artxibatzea. Akordiorik lortu ez bada, erreklamaziogileari zer eskubide dituen eta ordenamendu juridikoan bere burua defendatzeko zer mekanismo dituen jakinaraziko zaio, eta espedientea artxibatuko da. Era berean, auzia artxibatuko da bi aldeak ados jarri badira edo erreklamaziogileak atzera egiten badu.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Ingurumenako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Zer zerbitzu ematen ditu KIUBek?
  • Kexen eta erreklamazioen azterketa eta izapidetzea.
  • Aldeen arteko bitartekaritza, kontsumo arloko gatazkak konpontzeko.
  • Kontsultei erantzun pertsonalizatua ematea, izan idatziz, telefono bidez edo zuzenean bulegoan aurkeztutakoak. Kontsulta asko unean bertan argitu daitezke, baina, zenbaitetan, erantzuna atzeratu egingo da dokumentazioa aztertu beharra dela eta.
  • Beste zerbitzu batzuk: kontsumo produktuei eta zerbitzuei buruzko dibulgazio liburuxkak editatzea, informazio kanpainak, ikastetxeei zuzendutako jarduerak eta material hezigarria egitea, lege eta prestakuntza artxibategia, Kontsumoko Arbitraje Batzordeari laguntzea eta kontsumitzaileen elkarteekin elkarlanean aritzea.

Zer zerbitzu EZ ditu ematen KIUBek?
  • Jabekideen erkidegoetan bizikidetzatik sortutako auziei lotutakoak.
  • Alokatutako etxebizitzen etxegabetzeen gainekoak.
  • Produktu edo enpresa jakinei buruzko informazioa.
  • Kalte galeren ordain eskaerak.
  • Lan arloko, arlo penaleko eta arlo zibileko auziei lotutakoak, ez eta elkargodun lanbideei lotutakoak ere.

Zer eskubide ditut kontsumitzaile naizen partetik?
  • Osasuna, bizi kalitatea, segurtasuna eta ingurugiroa egokiro babestuak izateko eskubidea.
  • Interes legitimoak, izan ekonomikoak edo sozialak, babestuak izateko eskubidea.
  • Informazioa, hezkuntza eta prestakuntza jasotzeko eskubidea.
  • Ordezkaritzarako, kontsultarako eta partaidetzarako eskubidea.
  • Babes juridikoa izateko eskubidea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli