Tramitearen deskribapena
Donostiako Udalaren eta beste erakunde batzuetako langileen artean behin betiko edo aldi baterako lanpostuak eskuratzeko hautaketa prozesuetan parte hartzea.
Eskaera hauek egin daitezke:
- Behin betiko deialdiak: oinarriak BOEn argitaratzen direnetik 20 egun abilak; testu osoa aldez aurretik GAOn argitaratzen da
- Aldi baterako beharrak asetzeko deialdiak: deialdi bakoitzean ezarritako epean
Ikusi Udaletxearen eta erakunde autonomoen lan eskaintzak
Zeinek egin dezake eskaera
- Oinarrietan Oinarri Orokorrak eta Lan Eskaintza Publikoan eta deialdi bakoitzean adierazitako baldintza zehatzak betetzen dituztenak.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Salbuespen gisa, oinarrietan dokumenturen bat aurkezteko eska daiteke.
- Hautaketa prozesuan zehar merezimenduak egiaztatzeko epea zabalduko da eta dagokion hizkuntza probarako deialdia egingo da.
- Prozesuaren amaieran, oinarri orokor eta espezifikoetan eskatutako baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabalduko da.
- Donostiako Udalean aurretik lan egin dutenek merezimenduak nahitaez alegatu beharko dituzte; ez dute dagoeneko langilearen espedientean dauden egiaztagiriak berriro aurkeztu beharrik izango, hala jakinarazten badute.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Deialdietan izena ematea doakoa da
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Aldagarria
- Epe legala: Aldagarria
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Deialdi bakoitza ebazteko behar den denbora prozesu bakoitzaren konplexutasunaren araberakoa izango da.
Prozesuaren urratsak
Lan Eskaintza Publikoko (LEP) behin betiko lanpostuetarako:
- Lan Eskaintza Publikoa onartzea
- Deialdi bakoitza onartzea eta argitaratzea
- Eskaerak aurkezteko epea zabaltzea
- Hautaketa prozesua, deialdi bakoitzeko oinarrietan xedatutakoaren arabera
- Baldintzak egiaztatzea
- Praktikak ebaluatzea
- Izendatzea eta argitaratzea
- Kasuan kasu, lan poltsa osatzea plazarik lortu ez duten izangaiekin
Aldi baterako eskaintzarako (Lan Poltsak):
- Deialdi bakoitza onartzea eta argitaratzea
- Eskaerak aurkezteko epea zabaltzea
- Hautaketa prozesua, deialdi bakoitzeko oinarrietan xedatutakoaren arabera
- Baldintzak egiaztatzea
- Lan poltsa onartzea
- Praktikak ebaluatzea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza
Araudia
Oharrak:
- Ikusi deialdi bakoitzaren oinarri orokorrak eta bereziak
- Ikusi 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 133.-138. artikuluak
- Ikusi 7/1985 Legeko 97.-100. artikuluak
- Ikusi 30/1984 Legeko 19. artikulua
Erlazionaturiko tramiteak
Datu babesa