Hirigintza hitzarmena

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Udalak bere eskumenen arloan eta batera zein bereizita pertsona publiko zein pribatuekin hitzarmenak sina ditzake, horiek ukitutako lursailen jabeak izan ala ez, elkarlanean hirigintza jardueraren garapen eraginkorragoa eta hobea lortzeko.

Objektua zein den, bi hirigintza hitzarmen mota daude:
  1. Hirigintza antolatzeko hitzarmenak: indarrean dagoen plangintzan egon daitezkeen aldaketen edukia determinatzeko.
  2. Hirigintza egikaritzeko hitzarmenak: hitzarmena egiten den unean indarrean dagoen plangintza kudeatzeko eta egikaritzeko zehaztapen eta baldintzak ezartzeko.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Egindako hitzarmenaren proposamena

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Izapide hau ebazteko epe estimatua prozesu bakoitzaren konplexutasunaren araberakoa da

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Txosten teknikoa eta juridikoa (arkitektura eta hirigintzako lege aholkularitza)
  3. Hitzarmenaren testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hedapen handieneko egunkari batean eta www.donostia.eus webgunean argitaratzea, 20 egun emanez alegazioak aurkezteko
  4. Tokiko Gobernu Batzordearen behin betiko onespena
  5. Pertsona interesdunei jakinaraztea
  6. Hitzarmena sinatzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli