Artikutza Etxaldeko instalazioak erabiltzea

Telematikoki

Presentzialki

Osasun eta Ingurumena (Cristina Enea)
Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Besteak

ingurumena@donostia.eus

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Eskaera, Artikutzako sarrerarako, erabilerarako eta jardueretarako instrukzioan jaso ez den edozein jarduera egitekoa, hala nola ikerlan zientifikoak, talde handien sarrera, kirol ekintzen antolakuntza, ezkontzak, etab.
Filmaketa lanen kasuan, Donostiako sustapen atalaren bidez egin behar da izapidea, webgune honetan, inprimaki hau beteta.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
  • Egin nahi den jardueraren xehetasunak:
    • Jarduera mota
    • Jardueraren ezaugarriak eta kokapena (ingurumenean eragin daitezkeen kalteak)
    • Ibilgailuak sartzeko premiarik baden edo ez (ezin da sartu 40 leku baino gehiagoko autobusik)
    • Lokalik uzteko premiarik baden edo ez. Halakoetan, fidantza eskatzen da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Zer motatako eskaera den, fidantza eska daiteke, jarduerak eragin ditzakeen arriskuak direla eta. Fidantza itzuli egiten da, arazorik izan ez bada.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 10 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Artikutzako Zuzendaritzak jarduera baloratzea (ingurumenerako izan ditzakeen arriskuak, iraupena, ezaugarriak, ibilgailuen sarrera, etab.)
  3. Baiezkoa edo ezezkoa jakinaraztea
  4. Fidantza ordaintzea, hala badagokio
  5. Jarduera egitea
  6. Fidantza itzultzeko eskatzea, hala badagokio

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Ikusi informazio gehiago hemen

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli