Eskaera, Artikutzako sarrerarako, erabilerarako eta jardueretarako instrukzioan jaso ez den edozein jarduera egitekoa, hala nola ikerlan zientifikoak, talde handien sarrera, kirol ekintzen antolakuntza, ezkontzak, etab.
Filmaketa lanen kasuan, Donostiako sustapen atalaren bidez egin behar da izapidea, webgune honetan, inprimaki hau beteta.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Egin nahi den jardueraren xehetasunak:
Jarduera mota
Jardueraren ezaugarriak eta kokapena (ingurumenean eragin daitezkeen kalteak)
Ibilgailuak sartzeko premiarik baden edo ez (ezin da sartu 40 leku baino gehiagoko autobusik)
Lokalik uzteko premiarik baden edo ez. Halakoetan, fidantza eskatzen da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 10 egun
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Eskabidea erregistratzea
Artikutzako Zuzendaritzak jarduera baloratzea (ingurumenerako izan ditzakeen arriskuak, iraupena, ezaugarriak, ibilgailuen sarrera, etab.)