Erregistro Orokorra: Eskaera, komunikazio edo idazki bat egitea

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Tramite hau egin aurretik, jarraitu urrats hauek:
  1. Behar duzun tramitea bilatu: bilatzailea
  2. Dokumentazioa soilik aurkeztu nahi baduzu, klikatu hemen
  3. Kontsulta, kexa, ohar edo iradokizun bakarra egin nahi baduzu, klikatu hemen
  4. Aurreko aukeretako batek ere ez badizu balio, sakatu "Hasi"

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
  • Zure idatziaren xedea udalaren eskumenekoa izatea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Egoki iruditzen zaizkizun dokumentu osagarri guztiak erants ditzakezu

Eranskinen gehienezko tamainua: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aldagarria
Eskaera unean bertan erregistratzen da. Ebazteko epea eskaeraren edukiaren eta sortzen duen izapide motaren araberakoa izango da.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskatzailea edo haren ordezkaria identifikatzea
  2. Eskaera eta/edo dokumentazioa erregistratzea
  3. Erregistratu izanaren egiaztagiria ematea edo eskaeraren kopia zigilatzea, data eta esleitutako erregistro zenbakia adierazita

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Online egindako eskaeretarako:
egin nahi duzun izapideak beste erakunde ofizial batek emandako tituluak edo dokumentuak aurkeztea eskatzen badu, erantsi beharreko dokumentua igorleak elektronikoki sinatuta egongo da edo elektronikoki egiaztatzeko kode bat izango du. Halakorik ez baduzu, eskaera jatorrizko dokumentuarekin aurkeztu beharko duzu Udalinforen bulegoetan.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli