Trafiko isunak. Alegazioak

Tramitearen deskribapena

Trafikoko arauak hausteagatik jarritako salaketei alegazioak aurkeztea; salaketa horiek udalak izapidetzen ditu.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Alegaturiko egintzen egiazkotasuna frogatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dira.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 2 hilabete
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Epe legala:
  • Arau-hauste arinak: 4 hilabete salaketa jakinarazten denetik
  • Arau-hauste astun edo oso astunetarako: 7 hilabete salaketa jakinarazten denetik

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Alegazioak aztertzea
  3. Alegazioen balioespen totala edo partziala, edo zigorra ebaztea
  4. Interesdunari jakinaraztea balioespen totala edo partziala ebatzi den, edo, alegazioek ez badute datu berririk edo ezberdinik aurkezten, zigorra ezarriko zaion.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural izango ditu arau hausleak alegazioak aurkezteko.
Alegazioak aurkezten baldin badira, % 50eko beherapena galduko da. Behin salaketa ordainduta, alegazioak aurkezten baldin badira, ez aurkeztutzat hartuko dira.
Ez bada alegaziorik egiten eta isunaren zenbatekoa ez bada ordaintzen salaketa jakinarazi eta 20 egunera, prozedura laburtua amaituko da, zigor ebazpena eman edo jakinarazi gabe, eta zigorra kobratuko da salaketa jakinarazi eta 30 egunera.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli