Datuen babesa

APARKATZEKO BEREIZGARRIA


Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea:

Egoilarrak, mugikortasun murriztua duten pertsonak eta udatiarriak edo jarduera ekonimikoaei atxikitako ibilgailuentzako gune arautuan aparkalekua emateko baimenarekin lotuta dagoen informazio pertsonalaren kudeaketa. Baita bereizgarriaren aldaketarako, ibilgailuz edo sektorez aldatzeagatik, edo baja emateko eskaerarekin lotutakoa.

Gordetzeko epeak:

Bulegoa erabateko ezabatzea 5 urte igarotakoan. 0148 Kodea (TAO erregulatutako gunean aparkatze-zerbitzua jasotzeko baimena) 020 Kodea (Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela emateko espedientea). 0157 Kodea (aparkalekua erreserbatzeko baimena). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukerketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED,232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dtuena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

-DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza. -7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena,25.2.g) artikulua. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.4) artikulua. -6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. -DBEOren 9.2.a) artikulua, Interesdunaren berariazko baimena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.