Inprimatu

Icono whatsapp

Data eta ordu ofiziala

Ordua: 04:27:46      Data: 2022/09/27

Egoitza ofizialeko data eta ordua ikusteko “eguneratu”  estekan sakatu


Interesdunek bete beharreko epeei dagokienez, agiriren bat egun baliogabe horietakoren batean ekarriz gero, eta zenbatu beharreko epea egun baliodunetan jarria baldin badago, hurrengo lehen egun balioduneko lehen orduan ekarritakotzat joko da, non eta arauren batean ez duen berariaz jartzen egun baliogabeetan ere hartu behar dela.

Halakoetan, sarrerako idazpenean, aurkezpeneko data eta ordu modura, benetan zein egun eta ordutan jaso den jarriko da, baina, ondorio juridikoetarako, sarrerako data eta ordu modura, hurrengo egun balioduneko zero orduak eta segundo bat agertuko da.

Egoitza Elektronikoan egindako edozein izapide zein kudeaketa erregistratuko da data eta ordu ofizial hau erabiliz. Administrazioarekin edozein izapide egitean, data eta ordu ofiziala erreferentziala izango da epeak neurtzeko.

Egun baliogabeen egutegia

2022ko egun baliogabeen zerrenda (180. GAO, 2021-09-20koa)

2021eko egun baliogabeen zerrenda (184. GAO, 2020-09-25ekoa)

2020ko egun baliogabeen zerrenda (179. GAO, 2019-09-19koa)

Egun baliogabeen egutegia administrazio prozeduretako izapideetan adierazitako epeak betetzeko balio duen dokumentu bat da. Hala, egunetan aipatzen diren epeetan, igandeak, larunbatak eta jai egun jotako egunak ez beste egun guztiak balioduntzat hartzen dira, epeak kontazeko garaian.