Tramitearen deskribapena
Hainbat baliabide, beren etxean mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko, familia barruko gorabeherak prebenitzeko, elkarbizitza normalizatu bat egiteko, eta mendekotasuna duen pertsonari arreta egokia emateko. Barne hartzen ditu prestakuntza, elkarlaguntzako taldeak, arreta psikologikoa, egoitzako aldi baterako arreta laburra, eta asteburu eta jaiegunetako eguneko arreta.
Sendian programaren prestazioak
Arreta psikologikoa Mendekotasuna duen adineko baten zaintzaileek edo harekin bizi diren edo zuzenean haren ardura duten familiek, batzuetan, zailtasun psikologiko handiak izan ditzakete, edota gizarte eta familia harremanak hondatzeko arriskua. Horregatik, egoerari aurre egiteko laguntza handia behar dutenei banakako tratamendu psikologikoa ematen zaie (gehienez, 10 saio, baina, salbuespenez, 12raino irits daitezke).
Elkarlaguntza Taldeak Laguntza taldeek oinarritzat dute ziurtasun bat, hau da, eraginkorra dela arazo berak eragindako pertsonen arteko elkarlaguntza, eta garrantzitsua dela pertsonek beren baliabideak aurkitzea irtenbide egokiak bilatzerakoan, hori dena adierazpenerako, komunikaziorako eta partaidetzarako aukera ematen duen neurrian. Talde horiek zuzentzen dituzten profesionalek prestakuntza dute gatazkei aurre egiteko eta haiek konpontzeko trebetasunen ikaskuntzan, baita errugabetze prozesuetan ere.
Prestakuntza: Saio teoriko-praktiko batzuk dira, non berariazko ezagutzak irakasten diren, aukera ematen dietenak familiartekoei arreta hobea eman diezaioten mendekotasuna duen adinekoari, eta beren zaintza lanean berme bat ematen dietenak. Irakasgaiek arlo hauek hartzen dituzte: medikuntza, erizaintza, psikogeriatria, legea, eta gizarte baliabideak. Informazio, heziketa eta terapeutika helburua dute.
Laguntza horietarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan ere egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
Mendekotasun egoeran dauden adinekoak zaintzen dituzten eta
baldintza hauek betetzen dituzten familiak:
- Mendekotasuna duen adineko pertsona, Gipuzkoako Lurralde Historikoan gutxienez azken bi urtetan bizi izan dena.
- Mendekotasuna duen adineko pertsona eta hura zaintzen duen familia unitatea elkarrekin bizi direla egiaztatuta egotea.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren eta zaintzailearen NANaren fotokopia.
- Kasu bakoitzerako beharrezkoa den dokumentazioa.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
- Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
- Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
- 12/2016 Foru Dekretua, Maiatzaren 24Koa, Zeinaren Bidez Aldatzen Baita 2015Eko Ekainaren 2Ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Mendekotasuna Dutenentzako Arreta Zentroen Erabiltzaileen Ekarpen Ekonomikoaren Araubidea Arautzekoa
- 7/2015 Foru Dekretua, Martxoaren 24Koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonak Egoitza Zerbitzuetan Eta Eguneko Zentroetan Sartzeko Araubidea Arautzen Duena
- Donostia Lagunkoia
- Donostiako Irisgarritasun Plana
- 87/2015 Foru Dekretua, Abenduaren 15Ekoa, Gehieneko Ekarpenak Onartzekoa, 2015Eko Ekainaren 2Ko 15/2015 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Mendekotasuna Dutenentzako Arreta Zentroen Erabiltzaileen Ekarpen Ekonomikoaren Araubidea Arautzekoak, Ezarritako Zerbitzuetan
- 2008Ko Apirilaren 29Ko 29/08 Foru Dekretua, Adineko Pertsona Ezinduen Ardura Duten Familiei Laguntzeko Sendian Programa Onesten Duena
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa