Kontseilu Sektorialetan parte hartzea: Pertsona fisikoak eta gizarte-ospe bereziko pertsonak

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Kontseilu sektorialetan parte hartzeko eskabidea egitea.

Udaleko Arloetako Kontseiluen zerrenda:
  • Lankidetza Kontseilua
  • Berdintasun Kontseilua
  • Euskararen Kontseilua
  • Mugikortasun Kontseilua
  • Gizarte Ekintzako Kontseilua
  • Ingurumen Kontseilua
  • Oroimen Historikoaren Kontseilua

Kontseiluei buruzko informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Herritarrak oro har
Pertsona fisikoak eta gizarte-ospe berezikoak

Noiz egin daiteke eskaera

2023/11/20 - 2027/01/03

Beharrezko dokumentazioa

Gizarte-ospe berezia duten pertsonek:
  • Memoria, kontseiluaren arloan izan duen ibilbidea jasotzen duena

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

Pertsona fisikoak
  • Eskabidea erregistratzea.
  • Partaidetza Zerbitzuak interesatuen zerrendak osatuko ditu.
  • Eskaerek plaza kopurua gainditzen duten kasuan, interesdunen arteko zozketa.
  • Dagokion sailaren jakinarazpena eskabidean adierazitako moduaren arabera.

Gizarte-ospe berezia duten pertsonak
  • Eskabidea erregistratzea.
  • Kontseilu bakoitzeko Idazkariaren txostena, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
  • Kontseilu Sektorialeko Bilkurak hartuko du erabakia.
  • Dagokion sailaren jakinarazpena eskabidean adierazitako moduaren arabera.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Pertsona fisikoen kasuan:

Gehienez 4 urtetan zehar izango dira Kontseiluko bokal

Memoria Historikoaren Kontseiluan: 2 pertsona fisikok hartuko dute parte gehienez eta baldintza hau bete beharko dute: Gerra Zibilak eta Frankoren diktadurak mugatzen duten aldi historikoan jazarpen eta indarkeria politikoaren zuzeneko biktimak izatea edo aipatu aldian zio politiko, kultural, erlijioso, talde jakin bateko kide izan edo edozein ezaugarri pertsonalarengatik gizarte ideia totalitarioaren aurkakoa jotako bestelako ezaugarri pertsonalarengatik hil, desagertu, erbesteratu, espetxeratu eta / edo lan behartuak jasandako biktima hildakoen zuzeneko senideak izatea.
Berdintasun kontseiluan zerrenda emakumez osatuko da eta gehienez 3k parte hartu ahal izango dute; eskaerek kopuru hau gainditzen badute zozketa egingo da.

Gainerako kontseiluetan gizon eta emakumeen kopuruak parekideak izateko asmoz, gehienez 2 gizon eta 2 emakumek parte hartuko dute kontseilu bakoitzean: genero bateko behar beste interesdun ez badago batzordekide izateko, genero horri dagozkion postuak bete gabe geldituko dira; aldiz, eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo litzateke. Gehienez 4 urtetan zehar izango dira Kontseiluko bokal.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli