Herritar kontsulta eskaera

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Herri Kontsulta partehartzezko baliabide bat da, Udalak sustatua, herritarren iritzia jakitea helburua duena, erreferendum baliorik ez duen bozketa sistema baten bidez egina, udalari dagozkion eta haren eskumenekoak izan, eta herritarrentzat garrantzitsuak diren gaiei buruzkoa.
Izaera kontsultiboa du, hargatik herri kontsultaren emaitzari buruzko Udalaren iritzia eragotzi gabe.

Zeinek egin dezake eskaera

Ondokoak izan daitezke herri kontsultaren eskatzaile:
  1. Gutxienez 18 urtetik gorako eta udalerrian erroldatutako hiru pertsona, inongo erakunde publikotan herritarren ordezkari politiko izan ezin dutenak.
  2. Herri Erakundeen Erregistroan izena emandako pertsona juridiko bat.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Adierazi behar dira:
  • Kontsultara eramango den galderaren nahiz galderen testu osoa.
  • Kontsulta egiteko dauden argudioak.
  • Kontsulta egiteko proposatutako lurralde eremua.
  • Batzorde sustatzailea osatzen duten kideen izen-abizenak, beren datu pertsonalak eta sinadurak adierazita.
  • Pertsona juridikoak izanez gero: Gobernu organoaren akordioaren egiaztagiria.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 30 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa
  2. Honakoen txostenak: Kontsulten Organo Izapidegilearena eta Idazkaritzarena
  3. Bozeramaileen batzordeari kontsultatzea
  4. Alkatetzaren ebazpena: kontsulta onetsi ala ez
  5. Onesten bada: sinadura orri baliozkotuak aurkeztea
  6. Sinadurak biltzea
  7. Idazkaritzak sinadurak begiratzea eta baliozkotzea
  8. Kontsulta onestea ala ez onestea aurrez bozeramaileen batzordeari galdetuta
  9. Onestea erabakiz gero, 60 eguneko epean txostenak jasoko dira (arloena, Kontsulten Organo Izapidegilearena, Idazkaritzarena eta Kontuhartzailetzarena)
  10. Alkatetzaren ebazpena eta horren argitaratzea GAOn eta Udalaren webgunean
  11. Kontrol batzordea sortzea
  12. Herri kontsultan interesdun gisa parte hartzeko egiaztagiri eskabidearen erregistroa
  13. Informazio kanpaina
  14. Bozketa prozesua: bozketa, botoen kontaketa eta emaitzen jakinarazpena
  15. Kontsultaren emaitzak jarduketa publikoan izango duen eragina adieraziko du organo eskumendunak

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Kontsultak ezingo dira ez deitu ez egin lurraldeari eragiten dioten edozein motatako hauteskunderen deialdiaren eta haren bozketaren arteko epearen barruan, salbu udal hauteskundeak izanez gero, kasu horretan debekualdia udal hauteskundeak egin aurreko 90 egun naturaletara aurreratuko eta udal gobernu berria karguaz jabetu ondorengo 90 egun naturaletara atzeratuko baita..

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli