Laguntza ekonomikoak: Ikastetxeentzako eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteentzako: Zuriketa

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Diru laguntzak jasotzen dituzten onuradunak behartuta daude laguntzaren dirua zertarako erabiliko den egiaztatzera.

Zeinek egin dezake eskaera

Diru laguntza jaso duten ikastetxeak, guraso Elkarteak eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteek.

Noiz egin daiteke eskaera

2023/01/25 - 2023/03/31

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Diru laguntza emateko ezarritako baldintzak bete direla justifikatzen duen memoria; bertan adierazi beharko dira zer jarduera egin diren eta zer emaitza lortu diren.
  • Eranskina: proiektuaren eranskina (ondo bete eta formularioan erantsi)
  • Noizbehinka, fakturak eskatu ahalko dira, justifikatzeko.

VI. taldearen kasuan, eskaera eta justifikazioa batera egin behar dira justifikatzeko inprimakiaren bidez.

Eranskinen gehienezko tamainua: 15 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 6 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
VI. taldearen kasuan, epea 3 hilabetekoa da.

Prozesuaren urratsak

  1. Justifikazioa aurkezteko epea irekitzea
  2. Eskaerak jasotzea
  3. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  4. Ebaluatzea eta behin-behineko emaitzak proposatzea
  5. Behin-behineko emaitzak Udalaren iragarki taulan eta webgunean argitaratzea
  6. Interesatutako zentroek alegazioak aurkeztea 10 eguneko epearen barruan
  7. Alegazioak aztertu ostean, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu beharreko behin betiko proposamena aurkeztea
  8. Gainerako % 30a sartu dela adieraztea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Diru laguntza jasotzeak dakartzan betebeharrak:
  • Programari dagozkion erantzukizunak bere gain hartzea.
  • Beharrezko baimen guztiak lortzea.
  • Programa garatzean sortutako edozein gertaera Udalari jakinaraztea, gertatutako unean bertan.
  • Dirua itzultzea, gastatzen ez bada.
  • Dirua itzultzea, egiaztatzen baldin bada programaren helburuetan funtsezko aldaketa bat egin dela.
  • Udalak adierazitako baldintza guztiak eta aplikatu beharreko araudia betetzea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli