Mendekotasuna duten adinekoen egoitza batean plaza bat eskatzea.
Egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira:
Egoitza zentroak.
Etxe bizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek:
Bizileku balioaniztunak.
Elkarbizitza unitateak.
Etxebizitza babestuak.
Talde etxeak.
Zentroak bi motakoak izan daitezke:
Iraunkorrak
Aldi baterakoak (pertsona horiek beren etxean ―senitartekoenean― zaintzen dituzten senitartekoek atseden har dezaten).
Sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Informazio gehiago hemen
Zeinek egin dezake eskaera
Mendekotasun egoeran dauden adinekoak
Ikusi baldintzak hemen
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek elkarrekin ordainduko dute (Koordainketa). Azken horiek beren ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzen dute.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 3 hilabete
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Itxaron zerrendan onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
Sartzeko: ez dago eperik.
Prozesuaren urratsak
Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.