Laguntza ekonomikoak: Etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzea

Telematikoki

Presentzialki

  • Obra partikularrek bakarrik egin dezakete aurrez aurreko eskaera
Etxegintza
  • Telefonoa: 943483494

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu Donostiako Udalak, Donostiako bizitegi eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko.
Donostiako auzo guztietarako ematen ditu Laguntzak, baina Parte Zaharra, Amara Zaharra, Sagues eta Altzaren kasuan, gainera, Eusko Jaurlaritzak birgaitzeko ematen dituen laguntzak bideratzen ditu Etxegintzak.
Diruz laguntzeko moduko lanak ikusi hemen

Zeinek egin dezake eskaera

Noiz egin daiteke eskaera

2022/04/26 (09:00) - 2024/12/30 (02:00)

.

Beharrezko dokumentazioa

Behar den dokumentazioa "Dokumentuak" atalean ikusi: Informazio orria.Eskaerak erregistroan sartzekoa izango da Dirulaguntzak emateko hurrenkera, baldin eta dokumentazioa zuzena eta osoa bada.Dokumentazioa zuzentzea eskatuz gero, hala jakinaraziko diote interesdunari, eta eskatutako dokumentuak erregistroan sartzen dituzten egunari dagokiona izango da laguntza emateko hurrenkera.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Onuradunek 18 hilabeteko epea izango dute, behin-behineko ebazpena jasotzen dutenetik, lanak amaitu dituztelako dokumentuak aurkezteko.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentuak erregistroan jasoaraztea
  2. Dokumentuak aztertzea.
  3. Dokumentuak zuzentzea edo osatzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
  4. Ebaluatzea eta behin-behineko ebazpena proposatzea. Egiaztapenetik, gehienez ere, 30 egun balioduneko epea.
  5. Behin-behineko ebazpena jakinaraztea.
  6. Onuradunek egindako lanak frogatzeko agiriak aurkeztea, gehienez ere, 18 hilabeteko epean.
  7. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
  8. Behin betiko ebazpena. Epea: 60 egun.
  9. Laguntza eman eta dirua sartuko diotela (ala ukoa) adierazteko jakinarazpena.
  10. Dirulaguntza ordaintzea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Lanak hasi aurretik aurkeztu behar dute eskaera
  • BEZa ez da diruz lagunduko .

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli