Donostia Turismoko bazkide egiteko eskabidea

Telematikoki

Presentzialki

Boulevard, 8

Telefonoa
943 481 465

Besteak

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Donostia Turismok Donostiako eta/edo Gipuzkoako enpresei bazkide egiteko aukera eskaintzen die, onura hauek eskuratzeko, besteak beste:
  • Donostia Turismoko argitalpenetan eta euskarrietan agertzea
  • Erakusketaria erabiltzeko aukera, enpresen zerbitzuen publizitatea egiteko
  • Sustapen ekintzetan presentzia izatea (ekitaldiak, aukezpenak…)
  • Informazio pribilegiatua eskuragarri izatea
  • Turismo produktuak sortzeko laguntza eta prestakuntza doan eskuragarri izatea
  • Sustapenerako materiala erabilgarri izatea
  • Donostia Turismoko parte-hartze egituretan parte hartzeko aukera

Zeinek egin dezake eskaera

  • Gipuzkoan egoitza edo ordezkaritza izatea. Muga geografiko hori baliorik gabe utz daiteke, elkartearentzat interesa duela irizten zaionean.
  • Jarduerak gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea, salbuespenezko eta justifikatutako kasuetan izan ezik.
  • Enpresa edo elkarte gisa behar bezala eratuta egotea.
  • Behar bezala legeztatuta egotea; hau da, enpresak dagozkion betekizun administratibo guztiak izatea.
  • Ekonomikoki kaudimenduna izatea.
  • Elkarteak ezarritako kalitate irizpideak betetzea, antolamenduari, instalazioei, irisgarritasunari, zerbitzuari eta arretari dagokionez.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Ikus eskatzen den dokumentazioa

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Kuota urtean behin ordaindu behar da, baina sei hilean behin ere ordaindu daiteke. Ordainketa banku-helbideratzearen bitartez egiten da.
Prezioak aldatu egiten dira, jardueraren, kategoriaren eta enpresaren jarduera bolumenaren arabera.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Donostia Turismok eskabidea eta dokumentazioa balioestea
  3. Elkarteak eskabideari erantzutea, eta erabiltzaile kodea eta pasahitza bidaltzea
  4. Bazkidearen bereizgarria ematea
  5. Kuotaren likidazioa.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostia Turismoa, AB

Araudia

Ikus Bazkideentzako Oinarriak

Bestelako informazio interesgarria

Pertsona bazkideen konpromisoak:
  • Une bakoitzean ezarrita dagoen laguntza ekonomikoko kuota garaiz ordaintzea.
  • Eskatutako aldizkako informazioa DSSTari ematea, erabilera estatistikorako edo hirugarrenei zuzenduta erabiltzeko.
  • Zerbitzuen kalitatearen maila egokiari eustea eta bezeroekin hartutako konpromisoak betetzea.
  • DSSTaren bazkide izaera ezagutzera ematea.
  • Elkartearen interes orokorren arabera jardutea eta haren garapenari laguntzea.

Badago informazioa eskuratzeko berariazko web atal bat bazkideentzat soilik. Informazio gehiago

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli