Deialdi artistikoa, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Edozein pintura edo margolan-teknikaren bidez. Xedea: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak aldarrikatzen dituen 30 eskubideei buruz gogoeta egitea.
4 kategoria daude:
6 urtetik 8ra
9 urtetik 12ra
13 urtetik 15era
16 urtetik 18ra.
Zeinek egin dezake eskaera
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gaztek, bakarka, edo ikastetxe, haurtxoko eta gaztelekuen bidez.
Noiz egin daiteke eskaera
2023/10/05 (08:00) - 2024/01/30 (03:00)
Beharrezko dokumentazioa
Behar bezala identifikatutako edozein pintura-lan
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 3 hilabete
Epe legala: Ez dagokio
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Parte hartu duten pertsonei eta ikastetxeei saria nork irabazi duen jakinaraziko zaie
Prozesuaren urratsak
Lanak entregatzea edo bidaltzea
Epaimahai ofizialak hautatutako lanak web orrian argitaratzea, herritarrek bozka ditzaten
Bozketan parte hartu nahi duten pertsonene erregistroa webgunean
Lanen bozketa
Botoak jasotzea
Bozketaren emaitzak argitaratzea
Lanen erakusteta eta "Bazen behin irudi bat..." argitalpenaren edizioa
Sari-banaketa Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua
Sari-banaketa 2024ko apirilaren 14an izango da, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Marrazki guztiak, apirilaren 12tik 19ra bitartean egongo dira ikusgai, Victoria Eugenia Antzokian (sarrera, Okendo Plazatik).