Enpresak sortzeko aholkularitza zerbitzua

Telematikoki

Presentzialki

Erregina Erregentearen kalea 8

Arreta ordutegiak

Tramitearen deskribapena

Enpresak sortzeko zerbitzuak ibilbide bat eskaintzen dio ekintzaileari, haren negozio ideia abian jartzeko beharrezkoak diren tresnak emateko.
Zerbitzua elkarrizketa batekin hasten da. Elkarrizketa horretan, proiektuaren egoera zein den zehazten da, eta jarraitu beharreko ibilbide bat ezartzen da, ekintzailearekin batera.
Ibilbide horretan, ekintzaileak eskura izango ditu, batetik, profesional espezializatuek emango duten prestakuntza bat, eta, bestetik, negozio plan bat egiteko tutoretza; plan hori banakakoa izan ahalko da, edo talde txiki batean landuko da, proiektuen mintegi batean.
Prozesua hasi ondoren, ekintzaileak tutore bat izango du bere esku, proiektuaren segimendua egiteko, gehienez hiru hilabetez (epe hori luzatu egin ahalko da proiektuak berritzaileak edo estrategikoak badira hirirako). Hitzartutako ibilbidea amaitzean, ekintzaileak banakako aholkularitza izango du, enpresa sortzeko (altak izapidetuko dira: zerga arlokoak eta Gizarte Segurantzakoa).

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisikoak, negozio ideia bat dutenak eta enpresa bat sortu nahi dutenak Donostian.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aste bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Zerbitzua hasteko epea, gutxi gorabehera, astebetekoa da.
Zerbitzuen iraupena jarraitu beharreko ibilbidearen araberakoa izango da; gehienez, 4 hilabete iraun ahalko du, gutxi gorabehera.

Prozesuaren urratsak

  1. Zerbitzua eskatzea
  2. Donostiako Sustapenarekin elkarrizketa bat egitea, proiektuaren aurrerapen maila zein den ikusteko eta zer ibilbideri jarraitu erabakitzeko.
  3. Eskatzaileak eta Sustapenak ibilbidea baliozkotzat jotzea.
  4. Zerbitzua ematea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Sustapena, AB

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli