Aldizkako prestazio ekonomikoa da, adinekoa izateagatik edo mendekotasun egoeragatik oinarrizko beharrei aurre egin ahal izateko lanean jardun ezin diren edo beste diru-sarrera batzuk izan ez ditzaketen pertsonei ematen zaiena.
Bi modalitate daude:
Zahartzarokoa
Desgaitasunekoa
Zenbatekoa: 149,86€ko 14 ordainketa= 2.098,05€ urtean.14 ordainketa horiek 12 hileroko dira eta 2 aparteko ordainsari (ekainean eta abenduan). Informazio gehiago
]Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da. Aldaketa horiek jakinarazten ez baldin badira, oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.