Buruko gaixotasun kronikoa duten pertsonentzako egoitza plaza eskaera.
Zentroak bi motakoak izan daitezke:
Iraunkorrak
Aldi baterakoak (pertsona horiek beren etxean, senitartekoenean, zaintzen dituzten senitartekoek atseden har dezaten).
Laguntza horietarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
Buruko gaixotasuna dutenei eta eguneroko jardueretako laguntza behar duten pertsonak, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak, ikusi hemen
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartzeko konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofizialaren fotokopia.
Ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko jagoletza frogatzen duen dokumentazioa.
Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiaztatzekoa.
Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
Hala badagokio, Administrazioaren iritziz baldintzak betetzen direla egiaztatzeko balio dezakeen edozein dokumentazio.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek elkarrekin ordainduko dute (Koordainketa). Azken horiek beren ahalmen ekonomikoaren arabera ordaintzen dute.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 3 hilabete
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Itxaron zerrendan onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
Sartzeko: ez dago eperik.
Prozesuaren urratsak
Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.