Pasabidea - Ibilgailuak igarotzeko bide publikoa erreserbatzea: altak eta bajak

Tramitearen deskribapena

Ibilgailuak sartu eta atera ahal izateko bide publikoaren aprobetxamendurako baimena eskuratzea.
  • Eremu publikoaren erabilera berezia da.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Sailkatutako jarduerak:
  • Garajeak
  • Ibilgailuen sektoreko jarduera (kontzesionarioa, tailerra, ibilgailuak alokatzeko eta saltzeko enpresa)
  • Zamalanak egiteko barne eremua duen jarduera
  • Osasun eta asistentzia zentroa (larrialdiko ibilgailuen sarrera eta irteera). Ibilgailuak aparkatzera bideratutako lursaila.
  • Familia bakarreko etxebizitza edo etxebizitza isolatuta (garaje estaliarekin partzelaren barnealdean)
  • Atxikitako familia bakarreko etxebizitza (eraikinean garajea duena).

Sailkatutako jardueren kasuan, aldez aurretik jakinarazi beharko da eta dagokion baimena jaso, pasabidea eskuratu ahal izateko. Udalak egiaztatu egingo du baldintza hori.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

Alta
  • Eskabide orria
  • Erreserbaren planoa eta haren kokapena.
  • Lokalaren plano mugatua, aparkatzeko eta zamalanetarako eremuak zein diren zehaztuta.

Baja
  • Eskabide orria
  • Plakak itzultzea eta udal jabari publikoa lehengo egoeran uztea.

Titulartasun aldaketa

Hirigintzan jardueraren eskualdaketa egin behar da (ikusi erlazionaturiko tramiteetan "Jarduera sailkatuaren titulartasunaren eskualdaketaren jakinarazpena") eta gero, Mugikortasunean eskualdaketa jakinarazi.

Plaka lapurreta edo hondatzeagatik

  • Eskabide orria: pasabidearen zenbakia adierazi
  • Lapurreta kasuan salaketa erantsi

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Jarduera sailkatuaren lizentzia duten ala ez, horren araberakoa da epea

Prozesuaren urratsak

Alta
  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea.
  2. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea eta agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Txosten teknikoa
  4. Onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  5. nteresdunari ebazpena jakinaraztea eta plakak entregatzea, behin tasa ordaindu ondoren

Baja
  1. Eskabidea erregistratzea eta plakak itzultzea
  2. Txosten teknikoa; horretarako, bide publikoaren egoera ikuskatu behar da
  3. Baja onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  4. Interesdunari eta finantza atalari jakinaraztea.

Titulartasun aldaketa
  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Txosten teknikoa; horretarako, bide publikoaren egoera ikuskatu behar da
  3. Aldaketa onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  4. Interesdunari jakinaraztea.

Hondatutako edo lapurtutako plakak aldatzea
  1. Eskabidea erregistratzea, salaketarekin batera, lapurreta izan bada
  2. Txosten teknikoa; horretarako, beharrezkoa izan daiteke bide publikoaren egoera ikuskatzea.
  3. Onartzeko edo ukatzeko ebazpena
  4. Interesdunari jakinaraztea jaso ditzala plakak Mugikortasuneko bulegoan. Hondatutakoak aldatzeko, plakak itzuli behar dituzte.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Kontuan izan behar den informazioa
Pasabidea izateko lizentzia: jai eta aste, 24 orduetan, ibilgailuak gordetzeko garajeek; eta lan egunetan (igandeetan eta jaiegunetan ez besteetan), 08:00etatik 20:00etara, gainerako jarduerek.
Pasabidearen ordutegia ere derrigor jarri behar da plaketan, Udalak araututako plaketan.
Pasabidea izateko gordetako tokian ez dago ibilgailurik uzterik, ez lizentziaren titularrarenik ez beste inorenik. Toki horrek libre izan behar du pasabidea izateko onartutako ordu guztietan.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli