Abandonatutako edo kalean aurkitutako txakurrak jasotzea
Presentzialki
Animalien Ongizatea
Mandasko Dukea 12
Telefono bidez
Zure txakurra jaso duten egiaztatzeko:
943 376 650
Tramitearen deskribapena
Kalean galdutako txakur bat aurkitzen baduzu, deitu Udaltzaingoari 092 zenbakira, Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearekin harremanetan jar dadin eta animaliaren bila joan daitezen eska diezaien. Aukerarik baduzu, garrantzitsua da animaliari eustea edo hura lotzea, ihes egin ez dezan eta istripurik eragin ez dezan, hartara, errazagoa izango baita hura jasotzea.
Kalean galduta aurkitutako txakurrak Gipuzkoako Animalia eta Landarean Babesteko Elkartearen babesgunera eramaten dira. Zure txakurra galdu baduzu, eman horren berri Udaltzaingoari, 092 zenbakira deituta edo haren egoitzara bertaratuta.
Gogoan izan oso garrantzitsua dela zure animaliaren identifikazio datuak eguneratuta izatea (mikrotxipa) Animalien Identifikaziorako Erregistro Orokorrean. Galdutako txakurra aurkitzen denean, mikrotxipean adierazitako telefono zenbakira deituko dizugu, berehala. Zure txakurraren erregistro datuak aldatu nahi badituzu, jo zure ohiko albaitariarengana.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Txakurra Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearen babesgunetik jasotzeko, txakurraren kartilla eta/edo pasaportea aurkeztu behar da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Horrez gain, 12 € ordaindu behar dira txakurra babesgunean egon den egun bakoitzeko.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Prozesuaren urratsak
Galdutako txakur bat aurkitzen baduzu:
Jakinarazi Udaltzaingoari.
Udaltzaingoa harremanetan jarriko da Gipuzkoako Animalia eta Landareak Babesteko Elkartearekin.
Txakur bat galtzen baduzu:
Jarri salaketa Udaltzaingoan.
Txakurra aurkitzen bada, jabeari jakinarazten zaio, mikrotxipean jasotako datuei esker.