Balizko elikagai bidezko toxiinfekzio agerraldiak ikertzea, halakoren bat izan daitekeelakoan salaketaren bat jartzen bada.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Susmoa izan behar da elikagai bidezko toxiinfekzioren bat sortu dela Donostiako udalerriko establezimenduren batean jandako elikagairen baten ondorioz.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Aldagarria
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aldagarria
Estimatutako epea aldagaia izango da agerraldi motaren arabera
Isiltasun zentsua:
*Espediente zigortzailea ez bada hasten: Agindua
*Espediente zigortzailea hasten bada: Iraungitzea
Prozesuaren urratsak
Salaketa erregistratzea
Balizko agerraldia ikertzea:
Galdeketa epidemiologikoa. Galdetu egiten zaie zer elikagai jan dituzten, azken 72 orduetan, ekitaldian parte hartu duten pertsona guztiei, gaixotu direnei zein gaixotu ez direnei. Helburua datuak jasotzea da, argitzeko elikagairen batek eragindako agerraldia den edo ez, eta halakoa bada (agerraldia bada), zer elikagaik eragindakoa den.
Establezimenduaren ikuskatzea. Galdeketa epidemiologikoan bildutako datuekin, osasun publikoko teknikariek establezimenduaren ikuskatzea egingo dute, ofizioz. Produktuak zein instalaziotatik datozen, nola kontserbatu diren eta langileek nola manipulatzen dituzten aztertuko dute. Helburua eragina izan duten alderdiak identifikatzea da, kasu berriak ekidite aldera, neurriak hartzeko.
Laborategi probak. Azterketa mikrobiologikoa egiten da, gaixoen lagin klinikoena zein establezimenduan jasotako elikagai laginena, oso baliagarria baita agerraldia zer agentek eragin duen eta zer elikagairen ondoriozko toxiinfekzioa den argitzeko.
Amaierako txostena. Egindako jarduketa guztiak jasotzen ditu, baita ikerketaren ondorioak ere. Txostena eman daiteke, interesdunak eskatzen badu, isilpeko datuak jasotzen dituelako.