Tramite hau egitera behartuta daude:
- Bizileku baimen iraunkorrik EZ baduzu eta Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarra baldin bazara. Kasu horietan, erroldako izen ematea bi urtean behin BERRITU behar da.
- Bizileku baimen iraunkorra duen atzerritarra baldin bazara. Kasu horietan, erroldako izen ematea BERRETSI egin beharko da bi edo bost urtean behin, kasuan kasu.
Udalak atzerritarrari jakinaraziko dio noiz egin behar duen tramitea (email edo sms bidez).
Egiten ez badu, Udal Erroldatik baja emateko prozedura hasiko da.
Adin nagusikoak: interesduna
- Pasaportea edo AIZ (Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia, Espainiako Agintaritzak emandako dokumentu batean ageri dena).
Adingabekoak:
- Adingabekoaren pasaportea edo AIZ
- Legezko tutoretza ziurtatzen duen agiria (Familia liburua, jaiotza agiria, sententzia judiziala...)
Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentazioak
indarrean egon beharko du.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb